Ipuin-kontaketa saioa Nisunerekin: "Txoriburu"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Urriak 27
  • Ipuin-kontaketa saioa Nisunerekin: "Txoriburu"

Gasteizko Udal Liburutegi Sareak 2021eko urritik abendura bitartean antolatutako egitarauaren baitan.

Altua, txikia, potoloa, mehea, betaurrekoduna edo betaurrekorik gabekoa, denok gara ederrak! Horregatik ditu Mirenek horrenbeste txori buruan bueltaka.

  • Hizkuntza: Euskaraz.
  • Adina: 4 - 10 urte.
  • Lekua: Iparralde gizarte etxeko familia liburutegian.
  • Sarrera: 1 €. Urriaren 13tik aurrera edozein gizarte etxe eta kirol instalaziotan (pilotalekuetan izan ezik).
  • Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra: Adierazitako adin-tartea errespetatu, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreen erabakia da, eta, nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrera erosi behar.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana