Zuzentzaileak solasean

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Urriak 27
  • Zuzentzaileak solasean

EIZIErekin elkarlanean.

Zuzentzailearen Egunaren harira, zuzentzaileen lanbideaz mintzatuko dira Fernando Rey eta Amaia Lasheras. Ekitaldia jendaurrean zein streaming bidez eskainiko da.

SOLASKIDEAK

Fernando Rey Escalera (1961, Iruñea) itzultzailea da. Nafarroako Unibertsitatean Medikuntza eta kirurgian ikasketak izan arren, 1980ko hamarkada bukaeratik itzultzaile da Nafarroako administrazio publikoan. Halaber, hainbat literatura lan itzuli ditu euskarara.

2007ko itzulpengintzako Euskadi Literatur Saria irabazi zuen, Pereirak dioenez obragatik.

Amaia Lasheras Euskal Filologian eta Soziologian lizentziatua da eta zuzentzaile-itzultzaile autonomo ibili da, 2001. urteaz gero, Euskal Herriko nahiz nazioarteko zenbait erankunde, enpresa eta partikularrentzat. Urte luzez aritu da, bertzeak bertze, euskarazko testuliburuak eta gazte-literaturako liburuak zuzentzen.

Azken bolada honetan, irakaskuntza du lanbide nagusia.

Karrikiri

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2021(e)ko Urriak 27
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Karrikiri
    Xabier Karrikaren Jaitsiera, 4 behe
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Karrikiri

Non

Euskadi, auzolana