"Altsasu" (estreinaldia)

Bilbao 2021(e)ko Urriak 28
  • "Altsasu" (estreinaldia)

2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun (Nafarroan), Koxka tabernaren atarian, liskar bat izan zen herriko zenbait bizilagunen, Guardia Zibileko bi agenteren eta horien bikotekideen artean. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu zituzten, eta guardia zibiletako bat, tenientea, orkatila bat hautsita amaitu zen. 24 orduan baino gutxiagoan, telebista-plato bihurtu zen Altsasu herria, eta, egun eta erdian baino gutxiagoan, Estatu mailako kontua izan zen gertatutakoa. Salatzaileek uko egin zioten Foruzaingoaren aurrean deklaratzeari; aitzitik, Guardia Zibileko beren kideen aurrean deklaratu zuten.

COVITEk, Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak, Auzitegi Nazionalean salatu zuen gertatutakoa, eta horrek egoera irauli zuen. Elkarte horrek terrorismoaren akusazioa sartu zuen bere salaketan, eta bederatzi gazteren aurkako polizia-operazioa jarri zen martxan. Horietako zazpi berehala espetxeratu zituzten. 2018ko apirilaren 16an ahozko bista hasi zen; fiskaltzak 12 eta 62 urte bitarteko kartzela-zigorra eskatu zuen zortzi gazterentzat. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen Espainiako estatuan, alde batetik askatasunen murrizketa ekar zezakeelako, eta beste batetik fiskaltzak «terrorista» hitzaren gehiegizko erabileragatik.

2021ko urriaren 28a – 19:30. Estreinaldia euskaraz.
2021ko urriaren 29a – 19:30. eta 30a – 19:00. Estreinaldia gaztelainaz.

Zuzendaritza eta dramaturgia: María Goiricelaya.
Euskarazko bertsioa: Kepa Errasti.
Zuzendari laguntzailea: Eider Zaballa.
Antzezleak: Nagore González, Egoitz Sánchez, Aitor Borobia, Ane Pikaza.
Eszenografia: Eider Ibarrondo, Isabel Acosta.
Jantziak: Betitxe Saitua.
Argiztapenaren diseinua: David Alkorta.
Musika: Adrián García de los Ojos.
Soinua: Ibon Aguirre.
Produkzioa: La Dramática Errante.
Zuzendari laguntzailea: Beatriz Rodríguez (Dantzerti).
Banaketa: Portal 71.
Nuevo Teatro Fronterizo-rekin eta Otxoa de Barandika Fundazioarekin elkarlanean..


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana