Euskarabildua 2021: "Zenbat kutsatzen du like batek? Mundu osorako internet jasangarrirantz"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Urriak 28
  • Euskarabildua 2021: "Zenbat kutsatzen du like batek? Mundu osorako internet jasangarrirantz"

Garai oso berezia bizi dugu gaur egun, antropozenoaren aroa, gizakiak Lurrean daukan eraginaren aroa, alegia. Aro hau, gainera, gizadiak inoiz aurre egin behar izan dion erronkarik handienetakoak markatzen du: larrialdi klimatikoa.

Frutak plastikoz  inguratuta ikusten ditugu supermerkatuetan eta asaldatu egiten gara -arrazoi osoz-. Ordea, sarean segunduro mugitzen ditugun milioika datuek duten eragin ekologikoa ez dugu ikusi ere egiten. XXI. mendeko teknologiak abiadura ezin azkarragoan ari dira garatzen, gure bizitzako eremu guztiak digitalizatzen ari gara jasangarriak ote diren kontuan hartu gabe.

Atzeraezineko aldaketa klimatiko eta muturreko desberdintasun sozialen garai honetan, azpiegitura teknologikoek duten eraginaz hausnartu nahi dugu aurtengo Euskarabilduan. Munduaren amaiera distopikoetatik harago, etorkizun posible desiragarriak aztertzen saiatuko gara: Hodeiaren azpian ezkutatzen den kontsumo neurrigabeaz eta horien arteko alternatibez.

Zer da Euskarabildua?

Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburua duen jardunaldi dibulgatzailea da, gizartean eragin nahi duen ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera ematen duena.

Jardunaldi praktikoak egitea da gure helburua: Esperientziak ezagutaraztea eta partekatzea. Nazioarteko izaera izan du sortu zenetik, Euskal Herrikoez gain, aurrez Euskal Herrian egon ez diren hizlariak ekartzea lortzen dugu urtero.

Iametzak, Argiak etaAmetzagaiñak elkarlanean antolatzen ditugu 2012az geroztik jardunaldiok.

Noiz eta non?

Euskarabilduaren 10. edizioa Donostiako San Telmo Museoan izango da, urriaren 28an 09:00etatik 14:00etara.

Edukiera mugatua izango denez, parte hartu nahi dutenek aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izen-ematea guztiz doakoa da; epea irekita dago jada eta www.euskarabildua.eus webgunearen bidez egin daiteke.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2021(e)ko Urriak 28
  • Ordutegia09:00-14:00
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaEuskara
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana