Keu Agirretxea: "Ura eta bakea"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Urriak 28
  • Keu Agirretxea: "Ura eta bakea"

Eskilarapeko Soinuak.

Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea da Keu Agirretxea (Ondarroa, 1973).

Bederatzi lan argitaratu ditu bakarlari gisa, azkena “Ura eta bakea” (2019) eta bere abestietan artista desberdinekin kantatzeko aukera izan du, Jairo Zavala DEPEDRO, Olatz Salvador, Joseba Irazoki, Izaro edo Jon Gurrutxaga, eta baita jotzeko/grabatzeko ere, Pablo Novoa, Pancho Amat, Afrika Bibang eta Amorante besteak beste.

Avant-garde eta esperimentaziorako tartea ere izan du Xabier Iriondo (Afterhours) musikari italiarrarekin KX proiektuan. 2013an Xabi Solano eta Esne beltza taldeko kideekin “Gazta zati bat” soinu banda ikuskizunean biran aritu zen. Gitarra liburu bat argitaratu zuen 2017ko neguan, ondarrutarrak sortutako konposizioen partitura eta tablatura liburua alegia, Fingerpicking teknikan oinarritua.

Antzerkirako musika grabazioak ere egin ditu, “Hozkailua” eta “Boxon(s)” antzezlanetako adibidez. Bost disko grabatu eta 600 kontzertutik gora eskaini zituen Etsaiak taldearekin 90eko hamarkadan. Governorsekin urte betez aritu zen biran eta “Collage” diskoa grabatu zuen. Fjord eta Psychophony taldeetako kidea ere izan zen.

Gonbidapenak

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urriaren 21etik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

Bibe plataforman.

- Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara.

oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:

E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.

Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.

- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.

- Gonbidapenak agortu arte.

Oharrak

- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola...) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.

- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.

- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana