Aitzina Folk 2021

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko urriaren 29(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 2(e)ra
  • Aitzina Folk 2021
    AMAK (Argazkia: Arri Studioa)

Pandemia garaian ere bizirik iraun ondoren, Aitzina Folk jaialdi solidarioa bederatzigarren edizioan inoiz baino biziago dago eta nazioarteko eta tokiko folkaren onena eramango du Gasteizko agertokietara. Aurten jaialdiak 13 jarduera baino gehiago antolatu ditu publiko guztiarentzat 2021eko urritik 2022ko urtarrilera bitartean, Gasteizko hainbat gunetan.

Aitzina Folkaren hasierako helburuek bere horretan jarraitzen dute: musika, dantza, kultura tradizionala eta folka zabaltzea, bere bertako zein nazioarteko protagonistak ikustaraztea, baita helburu solidarioa osatzea ere. Ez da ahaztu behar jaialdia boluntarioek antolatzen dutela oraindik ere, eta boluntario horiek beren lana, denbora eta folkarekiko grina eskaintzen dutela helburu solidario bat lortzeko.

Ekitaldi honen diru-bilketak Aefatek babesten dituen hiru ikerketa-proiektuetarako finantzaketa-iturri nagusia izaten jarraitzen du: Aefat ataxia telangiektasia duten familiak eta kaltetuak biltzen dituen elkartea da eta ataxia telangiektasia gaixotasun arraroa, genetikoa eta neurodegeneratiboa da, tratamendurik eta sendabiderik gabea, eta desgaitasun progresibo larria eragiten duena. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko bi mutili eta Estatuko 30 haurri eta gazteri eragiten die.

Aitzina Folkeko sarreren salmentarekin eta zero lerrokoarekin lortutako mozkin guztiak (Laboral kutxa 3035 0228 96 2280099996) Aefatek finantzatzen dituen ikerketa-proiektuak ordaintzeko erabiliko dira. 120 talde eta artista baino gehiago igaro dira jaialdiaren eszenatokietatik aurreko zortzi edizioetan, 30.000 ikusle baino gehiago (3.500 inguru 2020an) eta 210.000 euro baino gehiago bildu dira ataxia telangiektasia (AT) ikertzeko, 40.000 euro joan den jaialdian.

Aitzina Folk jaialdiak hainbat babesle ditu: Vitoria-Gasteizko Udala, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Loramendi, Laboral Kutxa, Comunicaciones y Ocio Interactiva S.L., Vital Fundazioa, Artium, Evento Kit, Principal Antzokia, Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Oihaneder Euskararen Etxea. Horrez gain honako hauek antolakuntzan laguntzen dute: EITB, Ideolab, Radio Vitoria, Arabako Diario Noticias, Cadena SER, La Caixa, Boulevard Hotela, Bide-Bidean, Eroski, Artepan, Eusko Label, Eukeni Txakoli, Insitu Bulego Teknikoa, La Gisteria, Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa, Luis Aramburu Musika Eskola, Vitoria-Gasteizko Folklore Eskola, Folkeko Eskola, Falerina taberna, HUB-Gasteiz eta Jaizki Fontaneda Fotografía.

IX. edizio honetan ikuskizunak aurrez aurrekoak izango dira, betiere araudia, edukiera eta segurtasun-neurri guztiak errespetaturik. Jaialdian, urtero bezala, nazioarteko eta tokiko artistak ikusiko ditugu, emakumeen agerraldia sustatuko da (Emakumeak folkean) eta familiarteko bi kontzertu (Txikifolk), Gorka Bravoren Ehun doinuak liburuaren aurkezpena, Eskolen Topaketa (dagoeneko aurrez aurrekoa) eta hiru tailer izango dira. Hala ere, kalejirak beste edizio baten zain egongo dira.

Euskal artisten musika entzungo da, besteak beste, Ander García Trio, Txistuman, Gorka Bravo, Julen Alonso & Oinkari, Iñaki Palacios & The Gael's, AMAK... Eta beste toki batzuetako folka ere izango dugu: Taracea (Madril), Silberius de Ura (Gaztela eta Leon), El Naán (Gaztela eta Leon) eta NoRem (Euskadi), Josep Maria Ribelles Band (Katalunia)... baita Carlos Nuñez ere, nazioarteko folkeko izen handiko ordezkaria. Atzerriko musikarien artean, Alasdair Fraser & Natalie Haas (Eskozia) izango dira aurten ere jaialdian lan berria aurkezteko.

Horrez gain, hainbat tailer antolatuko dira: alde batetik, Aizkoa Madinabeitiaren eta Azaitz Unanueren eskutik makil dantza tailerra, eta, beste aldetik, uilleann pipes-en hasteko, oinarrizko ezagutzak emateko eta instrumentua ordubetean zehar maileguz emateko "Try the pipes" tailerra. Aurreko edizioetan hain harrera ona izan duten Bodhran-en tailerrak ere ez dira faltako.

IX. edizioak berrikuntza garrantzitsu bat dakar: 60 euroko prezio bereziko 50 bonu jarriko dira salgai, jaialdiaren jarduera guztiak barne. Bonu horiek eta banakako sarrerak (5 eta 20 euro arteko prezio dutenak) www.aitzinafolk.org jaialdiaren webgunearen bidez eskuratu ahal izango dira.

Bederatzi ediziotan zehar jaialdiak gora egin du jarduera kopuruari, nazioarteko partaidetzari, hedapenari eta laguntzen duten boluntarioen kopuruari dagokienez, nahiz eta iaz streaming bidezko kontzertuak antolatu behar izan.

Programazioa ikusle guztientzakoa eta askotarikoa da, hainbat doako jarduera barne. Emanaldiak urriaren 29an, ostiralez, hasiko dira Santa Maria Katedralean Aitzina Folk jaialdiaren IX. edizioaren aurkezpen kontzertua izanik. Taraceak Madrildik Donejakue bideko hainbat musika ekarriko ditu -Erdialdeko Europatik Galiziaraino- tradizioa eta oraina uztartuz zein jazzaren hizkuntza eta erritmo iberiar eta mediterraneoak erabiliz.

Abenduaren 5ean, igandean, bi kontzertu eskainiko ditu: alde batetik, Txikifolkaren barruan eta Jesus Ibañez de Matauco antzokian, Silberius de Uraren familia ikuskizuna, Gaztela eta Leongo Neonymus - Paleolitotik gaur egunera arteko bidaia musikalaren forma duen kontzertu didaktiko eta interaktiboa eta mota guztietako soinu eta instrumentuak dituena-; eta bete alde batetik, Iradier Arenan, jaialdian errepikatzen duten nazioarteko bi pertsona handien kontzertua -Alasdair Fraser, Eskoziako biolinistarik onena, Natalie Haas kaliforniar cello bikainarekin batera SYZYGY lan berria aurkezteko-.

Abenduaren 10ean, ostiralez, Kataluniako folka Jesus Ibañez de Matauco oholtzaratu da Josep Maria Ribelles Band (Katalunia) musikari eta konpositore handiaren eskutik, nor, gainera, espainiar estatuko harpa zeltikoan espezializatutako harpa jotzaile bakarrenetakoa den.

Abenduaren 11n Ander García Triok (Euskadi) AMAHIRU laugarren diskoa aurkeztuko du Oihaneder Euskararen Etxean. Ander Garcíak (kontrabaxu jotzaile, konpositore eta abeslari bilbotarra), Jorge Castañeda pianistak eta Mikel Urretagoiena bateria jotzaileek osatutako hiruko horrek, urte askotan zehar ikertu ondoren, euskal erritmoak interpretatzeko modu berriak erakutsi eta euskal sustraiak jazz gaurkotuenera hurbiltzen ditu.

Abenduaren 12an, igandean, hiru jarduera izango dira: bata Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan egingo den eskolen topaketa; bestea, Ivan Allue Txistumanen (Bilbo) Txikifolkeko kontzertu didaktiko familiarra Jesús Ibáñez de Matauco antzokian - pandemian zehar bere balkoi bertsioak maitasunez askok gogoratua-; eta azkenik, arratsaldez toki berean NoRem (Noites de Rock e Meigas) taldearen musika, Miranda de Ebrotik (Burgos) datorrena eta Galiziako kultura eta folklorea pop eta rock bezalako erritmo eta estilo garaikideekin uztartzen dituena.

Tabanera de Cerratotik (Palentzia) Jesus Ibañez de Matauco antzokira iritsiko da abenduaren 18an, larunbatez, El Naán, 2009an jaiotako talde bat; izan ere, musika eta poesia argudio sortzaile ditu nagusi eta nazioartean arrakasta handiak lortu ditu. Gorka Bravo musikariak (Kolme Katu, Sarrabete), jaialdiaren kolaboratzaile apartak, bere liburua aurkeztuko du, kontzertua barne, abenduaren 19an, igandean, Jesús Ibáñez de Matauco antzokian. Egun horretan bertan, espazio berean, Julen Alonso trikitixa maisuak eta Oinkari taldeak "Sutan dantzan" musika eta dantza ikuskizuna aurkeztuko dute.

Jaialdiaren ekitaldi nagusia abenduaren 27an iritsiko da Carlos Nuñez artista handiak Printzipal Antzokian emango duen kontzertuarekin, non A irmandade das estrelas-en urteurrena ospatuko baitu. Musikari galiziarrak mundu osoan 1.000.000 disko baino gehiago saltzeaz gain, Ondas saria, Grammy latinoetarako bakarkako bi hautagaitza eta nazioarteko sari ugari eskuratu ditu.

Iñaki Palacios & The Gael's-ek amaiera emango dio urteari, abenduaren 29an, asteazkenean, Amurrio antzokian, bere hirugarren diskoa Baltik aurkezteko eta txistuaren soinuaz Irlanda musikalenera emateko, haren doinuak eta biztanleak ezagutaraziz.

2022ko urtarrilaren 2an jaialdiaren aurtengo bederatzigarren edizioa bukatuko dugu Iradier Arenan egingo den kontzertu bikoitz batekin: alde batetik, AMAK proiektu interesgarri baten amak -euskal folk doinu eta ahots polifoniko ikusgarriekin- eta, beste aldetik, Berriketan, txalaparta eta flamenkoa uztartzen dituena.

 

Aitzina Folk

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko urriaren 29(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 2(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana