"Balenciaga. La elegancia del sombrero"

Getaria 2021(e)ko urriaren 29(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 8(e)ra
  • "Balenciaga. La elegancia del sombrero"

Erakusketa Cristóbal Balenciaga Museoko eta Bartzelonako Museu del Disennyko kapela-bildumak ikertzeko urtetako lankidetzaren emaitza da. Hain zuzen, bi erakunde horiek dira erakusketaren ekoizleak. Komisarioak, berriz, Igor Uria, Cristóbal Balenciaga Museoko Bildumen zuzendaria, eta Silvia Ventosa, Bartzelonako Museu del Dissenyko ehun eta jantzien kontserbatzailea dira.

Cristóbal Balenciagaren garaiko Parisen, kapela emakumeen siluetaren berezko osagaia zen. Goi-mailako joskintza-etxe guztiek zituzten kapelak diseinatzeko eta josteko tailerrak, edo ordurako errotuta zeuden kapela-dendekin lankidetzan aritzen ziren.

“Kapela oreka arkitektonikoko kontua da: jantziaren eraikina koroatzen du”, esan zuen Cristóbal Balenciagak 40ko hamarkadan, bai Parisen eta bai Madrilen ere bere kapelagintza-tailerrak finkatzen hasten ari zenean.

Kasketaren zein hegalaren forma-neurriek bereizten dituzte bata bestetik pamelak, turbanteak, bonetak, txapelak eta diademak; lastozkoak, feltrozkoak edo larruzkoak; lorez, lumaz edo tulez apainduak... Aniztasun izugarria, konjunto perfektua lortzeko Etxeekin kolaboratzen zuten emakumeen (gehienetan) sormenaren eta trebeziaren emaitza.

Silueta goresteko sortutako ale horien guztien artetik, nabarmentzekoak dira Balenciagaren kapela ezin hobeak, batzuetan oparoak, sarritan minimalistak, baina beti dotoreak.

Cristóbal Balenciaga Museoaren eta Bartzelonako Museu del Dissenyren arteko elkarlan honi esker, begien bistan dugu eskubide osoz sorkuntza berezitzat eta goi-mailako joskintzatzat jo beharreko lagin hau.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana