"El desván iluminado. Voces y ecos de mujeres" liburuaren aurkezpena

Arrigorriaga 2021(e)ko Urriak 29
  • "El desván iluminado. Voces y ecos de mujeres" liburuaren aurkezpena
  • "El desván iluminado. Voces y ecos de mujeres" liburuaren aurkezpena

Egilea Alazne Diez Muñiz da eta liburua Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu du. Lana euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da.

"El desván iluminado. Voces y ecos de mujeres" liburuak profil ezberdinetako emakume talde baten testigantzak jasotzen ditu, 1935 eta 1952 artean jaiotakoak.

Emakume bakoitzaren bizitzan eragina izan duten alderdi politikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumenekoak askotarikoak dira, eta horrek aberastasun handia ematen digu, bizipen pertsonalez gain, oso ondo kokatzen baitute garaia eta ingurunea.

Liburuaren helburu nagusiak hauek dira:

-Emakume horien eta identifikatuta senti daitezkeen beste hainbaten lanari balioa emateko nahia, beren buruari egin dizkiotenak, batere errazak ez diren garaietan, eta argi propioz distiratzera iritsi direnak, urte askoan metatutako konstantzia eta ahaleginarekin.

-Dedikazio eta gainditze bizipen horiek beste belaunaldi batzuentzako eredu, itsasargi edo gidari izan daitezen saiatzeko ahalegina.

-Generoen arteko berdintasuna lortzeko eman diren urrats garrantzitsuenak ezagutzeko, falta direnak aztertzeko eta ekitatea errealitate bihur dadin jarraitu beharreko jarraibideak bistaratzeko irrika.

Liburuaren aurkezpena amaituta, solasaldia egongo da.

Edukiera mugatua, izen-ematea: berdintasuna@arrigorriaga.eus

 

 

arrigorriaga.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana