BIME Live 2021

Bilbao 2021(e)ko urriaren 29(e)tik 2021(e)ko urriaren 30(e)ra
  • BIME Live 2021

BIME Live, udazkeneko erreferentziako musika-ekitaldia, indarberrituta dator berriro ere Bilbora, soinu urbanoz gainezka. Bi eguneko formatuarekin eta bizitzen ari garen egoeraren arabera egokitutako edukierarekin, jaialdia Miribillako Bilbao Arena aretoan izango da aurtengoan, baina ohikoa duen goi-mailako kalitateko artisten zerrendari eutsita.

Guztira zortzi artista izango dira, besteak beste, Natos y Waor bikote raperoa, jaialdiaren unerik undergroundena eskainiko diguna beren barra gogor eta lotsagabeekin; Bad Gyal dancehallaren erregina eta bere hit sorta amaigabea; edo Trueno argentinarra, ‘Mamichula’ abestiaren egilea eta Argentinako trap eta rap estiloen erreferentea. Ana Tijoux artista txiletar-frantsesa, aldarrikapenez betetako letrekin; Chill Mafia, Iruñeko kuadrillarik lotsagabeena; eta Tenerifeko Maikel Delacalle, reggaeton, R&B eta rap uztartzen dituennahasketa tropikala eginez. Gure artean izango dugu, halaber, Mario Galeano konpositore eta produktorearen Frente Cumbiero talde txundigarria Kolonbiatik, baita Laura Sam poeta ere, Juan Escribano produktorearekin batera duen proiektua aurkezten.

Udazkeneko musika-jaialdiaren hitzordua urriaren 29an eta 30ean izango da, Miribillako Bilbao Arenan. Espazio ezin hobea musikaz gozatu eta erritmo latinoei, rap-aren beatmarkatuei eta hip-hoparen elektrizitateari jarraikiz dantzan aritzeko, estatuko eta nazioarteko artistekin.

Bonuak uztailaren 22an jarriko dira salgai, ostegunean, 12:00etan, jaialdiaren webgunean (www.bime.net) eta seetickets.es webgunean.

BIME LIVE
2021eko urriak 29 eta 30
Bilbao Arena
Sarrerak salgai uztailaren 22ko 12:00etatik aurrera, hemen: www.bime.net / seetickets.es

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko urriaren 29(e)tik 2021(e)ko urriaren 30(e)ra
  • Lekua Bilbao Arena
    Askatasun Hiribidea, 13 (Miribilla)
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • Web Bilbao Arena

Non

Euskadi, auzolana