Hiru pieza labur: "Sonora" + 147 abrazos" + "Space"

Bilbao 2021(e)ko Urriak 29
  • Hiru pieza labur: "Sonora" + 147 abrazos" + "Space"
  • Hiru pieza labur: "Sonora" + 147 abrazos" + "Space"
  • Hiru pieza labur: "Sonora" + 147 abrazos" + "Space"

Dantzaldia 2021 programaren baitan.

 

LA INTRUSA: Virginia García y Damián Muñoz | Sonora

Sonorako basamortutik dabilen haizeak zurrunbiloak eta tenperatura igoerak eragiten ditu. Datorren gune mortuetatik hondar eta hauts partikulak ekarri ohi ditu.

“Haize ahul, haize latz, zakar eta birrintzailea!

Urrun botatzen nauen haize madarikatua

Nori interesa dakioke airetik hegan irtetea?

Indarrez eusten diot zementuari, hire babesari edota neure borondateari.

Edozer gauza etorkizunaren ezjakintasunak eraman ez nazan.”

Nagusi denak, sakabanatzen gaituenak, eraman ez gaitzala.

Sonorak eusteko borondatea planteatzen digu

  •     Zuzendaritza: Virginia Garcia eta Damian Muñoz
  •     Sorkuntza eta interpretazioa: Virginia Garcia eta Damian Muñoz
  •     Musika: Jesus Diaz (Making Music in Silence)
  •     Fotografia: Antonio Navarro-Wijkmark | Jakie Hopfinger
  •     Ekoizpena eta kudeaketa: Cane (N. Canela)
  •     Hauen babesarekin: Eusko Jaurlaritza, ICEC-Generalitat de Catalunya, INAEM

 

COMPAÑÍA SHARON FRIDMAN | 147 abrazos

147 abrazos pieza laburra Dosis de paraíso dantza-lanaren atal bat da, eta bere sorburua bi pertsonen arteko maitasuna eta harremana tratatzeko beharrizana da. Giza harremanen bilakaera eta haien arteko harmonia lortzeko dauden aukerak inspirazio iturri eta esplorazio lurralde izaten jarraitzen dute Sharon Fridmanen konpainiarentzat.

Lan honen gakoa errepikapena da: haren bidez ziklo baten barruan doa garatzen egoera baten eraldaketa. Errepikapenak kontzientzia sakrifikatu eta ezegonkortasuna sortzen duen kadentziara eramaten du. Harreman batean dabilen mugimendua beharrizan batetik sortzen da eta gogobetetasuna eskatzen dio besteari. Ekintza bat, keinu bat, errepikatuz ibilbide bat finkatzen dugu, eta soilik mugimendu hori muturreraino errepikatuz banatu ahalko dugu bidea beste leku batera joateko.

Duo honetan harreman bateko konplexutasunean sartzen gara, bere inkontzientziarekin eta bere argitasunarekin. Errepikapenak lerroak sortzen ditu espazioan, dependentziatik konfiantzarantz doazen bideak, bakardadeari diogun beldurretik elkartzerantz, hutsari diogunetik paradisura.

  •     Zuzendaritza eta koreografia: Sharon Fridman
  •     Dantzariak: Melania Olcina eta Maite Larrañeta
  •     Jatorrizko musika: Idan Shimoni eta Ofer Smilansky
  •     Jantzien diseinua: Mizo, by Inbal Ben Zaken
  •     Soinu-diseinua: Iñaki Ruiz Maeso
  •     Fotografia: Kinerama / Juan David Cortés eta Santiago Farizano
  •     Ekoizpena eta banaketa: Lola Ortiz de Lanzagorta (New Dance Management)
  •     Hauen babesarekin: Auditorio de Tenerife, Comunidad de Madrid INAEM.

 

FRANTICS Dance Company | Space

Space Frantics-ek inkontzientera egindako bidaia da.
Lan hau zuzenean murgiltzen da interpreteen istorio sakonenetan, gertakizun jario etengabe baten erdian. Pentsamenduak kolapsatu eta izoztu egiten dira, luzatu eta azeleratzen dira, beren burua suntsitu eta berreraikitzen dute. Ikuslea interpreteen istorioaren lekuko da, eta behatu egingo du kontakizun horren bilakaera, istorioa fisika bakun, energetiko eta delikatu batekin fusionatzen den bitartean.

  •     Koreografia eta kontzeptua: Frantics Dance Company
  •     Dantzariak: Carlos Aller, Marco Di Nardo, Diego de la Rosa, Juan Tirado
  •     Musika: Juan Tirado
  •     Argien diseinua: Giannis Likos assisted by Marco di Nardo
  •     Argiak giran: Alice Biemann
  •     Relaciones internacionales: Dusana Baltic, Katherina Vasiliadis
  •     Laguntza: Dance Days Chania, Embassy of Germany in Athens, Sophiensaele, Theater Strahl Berlin

 

 

 

 

 

Dantzaldia

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2021(e)ko Urriak 29
  • Ordutegia19:00
  • LekuaEnsanche Eraikina
    Zabalgune Plaza, 11
    Bilbao
  • ZenbatekoaSarrera doan jarlekuak bete arte
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana