Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz? Nork daki euskaraz iraitzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara? Aurreko bakarrizketaren arrakasta ikusirik, ikuskizun berria aurkezten du Oihan Vega telebistako aurkezle ezagunak.Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu bakarrizketa dibertigarri eta ironiko honekin, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta.Horretarako, Kepa Errasti Euskal Telebistako gidoilari eta aktore ezagunaren laguntza izan du, baita Loramendi (Aretxabaleta) Euskara Elkartearen laguntza ere.“Euskañolitis” ikuskizunak ez du inor axolagabe utziko. Eta batez ere, une dibertigarri etabarregarri bat igarotzeko aukera aparta eskaintzen du bakarrizketa honek.