"Roma Akademia" erakusketa

Bilbao 2021(e)ko urriaren 29(e)tik 2022(e)ko otsailaren 6(e)ra
  • "Roma Akademia" erakusketa

Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak, urriaren 29an irekiko du erakusketa-denboraldia “Roma Akademia” proposamenarekin. Erakusketa honek Espainiako Akademia Erroman zentroko 2018-2019 (Processi 146) eta 2019-2020 (Processi 147) promozioetako 45 artista egoiliarrek garatutako obra eta proiektuak biltzen ditu.

Proiektu hau Atzerri Gaietako, Europar Batasuneko eta Lankidetza Ministerioak eta AECID Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziak eskainitako urteko beken programatik sortua da. Besteak beste, hainbat testuingurutan egindako lanen aurkezpen kolektiboa proposatzen du programa honek.

2020. urteko pandemiaren ondorioz kultura-erakundeen programazioetan eragin handia izan zuen egoera zela eta, 2018-2019 eta 2019-2020 promozioetako lanen aurkezpena erakusketa bakar handi batean biltzea erabaki zen, lehen aldiz Euskal Herrian antolatutako erakusketa.

Azkuna Zentroan erakutsiko diren proiektuak margolaritza, eskultura, argazkigintza, diseinu induatriala, bideoa, ikerketa, zinema, arkitektura, antzerkia, literatura, moda eta zaharberritze arlokoak dira. Asko dira Espainiako Akademia Erroman zentruan elkarrekin bizi diren disziplinak, non izendatzaile komuna eragile kulturalekin eta hiriko errealitate anitzekin interakzioa den.

“Roma Akademia” erakusketak Azkuna Zentro osoa sorkuntza garaikidearen erakusgarri bihurtuko du hilabete hauetan, lengoaia artistiko berrietatik espazio guztietara igarotzea ahalbidetzen duena: erakusketa-aretotik Lantegia · Ideien Laborategira, Atriotik eta BBK Mediatekatik igaroz.

ESPAINIAKO AKADEMIA ERROMAN

1873an sortu zen Espainiako Akademia Erroman, eta Atzerri Gaietako, Europar Batasuneko eta Lankidetza Ministerioaren mendean dago. Bere helburu nagusia sorkuntza eta ikerketaren bidez prestakuntza artistiko eta humanistikoa bultzatzea da.

147 urte pasa dira, eta Akademiak arte ekoizpenerako eta ezagutze sortzeko zentro gisa jarraitzen du. Sortzaileentzat topagunea da, beren proiektuak monumentu-multzoaren tradizioaren eta gizarte global eta teknologikoaren etengabeko berrikuntzaren artean garatzen dituztenak. Ia 1.000 egoiliar elkarrekin bizi izan dira Erroman eta haien arteko harremanak sortu dituzte etengabeko elkarrizketan.

Azken zazpi urtetan AECID Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren ekoizpenerako laguntzak jaso ditu. Horrela, Espainiako arte-egoitza garrantzitsuenetako bat da Akademia, nazioartean erreferentzia diren beste sorkuntzarako zentroen antzekoa.

“Roma Akademia” Azkuna Zentroak Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziarekin eta Espainiako Errege Akademia Erroman zentroarekin egindako koprodukzioa da.

“ROMA AKADEMIA” - ARTISTAK

Processi 146

  • José Ramón Amondarain (Donostia, 1964)
  • Taxio Ardanaz (Pamplona, 1978)
  • Itziar Barrio (Bilbo, 1976)
  • Igor Bragado (Gernika, 1994)
  • Andrea Canepa (Lima, 1980)
  • Nicolás Combarro (A Coruña, 1979)
  • Isolina Díaz (Gran Canaria, 1973)
  • Lara Dopazo (Marín, 1985)
  • Silvia Fernández (Madrid, 1990)
  • María Ángeles Ferrer (Palma de Mallorca, 1973)
  • Pablo Fidalgo (Vigo, 1984)
  • Pedro G. Romero (Aracena, 1964)
  • Begoña Huertas (Gijón, 1965)
  • Julia Huete (Ourense, 1990)
  • María Moraleda (Toledo, 1988)
  • Jorge Portillo (San Salvador, El Salvador, 1973)
  • Marta Ramos Yzquierdo (Saint Mandé, Francia, 1975)
  • Estibaliz Sádaba (Bilbo, 1963)
  • Fernando Sánchez-Cabezudo (Madrid, 1979)
  • Borja Santomé (Vigo, 1992)
  • Anna Talens (Carcaixent, Valencia, 1978)
  • María del Mar Villafranca (Granada, 1961)
  • Tono Vizcaíno (Valencia, 1985)

Processi 147

  • José Ramón Ais (Bilbo, 1971)
  • Carla Berrocal (Madrid, 1983)
  • Antonio Buchannan (Madrid, 1984)
  • Ana Bustelo (Palencia, 1982)
  • Joana Cera (Barcelona, 1965)
  • Jorge Cubero (Madrid, 1996)
  • Federico Guzmán (Sevilla, 1964)
  • Susanna Inglada (Banyeres del Penedés, 1983)
  • Montserrat Lasunción (Canet de Mar, Barcelona, 1977)
  • Jana Leo (Madrid, 1965)
  • Jorge Luis Marzo (Barcelona, 1964)
  • Irene-Clémentine Ortega (Bilbo, 1986)
  • Javier Pividal (Cartagena, 1971)
  • Enrique Radigales (Zaragoza, 1970)
  • Pantxo Ramas (Milán, 1979)
  • Adolfo Serra (Teruel, 1980)
  • Begoña Soto (Sevilla, 1964)
  • Claudio Sotolongo (La Habana, Cuba, 1982)
  • Eduardo Soutullo (Bilbo, 1968)
  • Javier Verdugo (Sevilla, 1949)
  • Manuel Vilas (Barbastro, 1962)
  • Ana Zamora (Madrid, 1975)

“Roma Akademia”. 2021eko urriaren 29tik 2022ko otsailaren 6ra arte
Komisarioa: Jesús Donaire
Erakusketa-aretoa / Lantegia. Ideien Laborategia / Mediateka / Atrioa

bilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana