"Sorginak, txakurrak, elfoak eta beste errealitate fantastiko batzuk", Bego anton-en erakusketa

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko urriaren 29(e)tik 2022(e)ko otsailaren 13(e)ra
  • "Sorginak, txakurrak, elfoak eta beste errealitate fantastiko batzuk", Bego anton-en erakusketa

Komisarioa: Erika Goyarrola

Errealitatearen eta fikzioaren erdibidean dauden lurraldeetara zabaldutako leiho baten moduan, Bego Antón. Sorginak, txakurrak, elfoak eta beste errealitate fantastiko batzuk erakusketak Bego Antón artistaren lau proiektu biltzen ditu, gure begietara exotikoak, minoritarioak edo ia arauz kanpokoak diren istorioak, munduak eta jarduerak ezagutzera ematen dituztenak.

Antón kazetaritzatik iritsi zen argazkigintzara, eta hori, nolabait, haren obraren asmo dokumentalean nabari da, artistak erakusketa honetan aurkezten dituen errealitate harrigarriak bilatzeko, lantzeko eta ikusarazteko duen moduan. Hala ere, darabilen hizkuntza pertsonalari esker, aztergai duen errealitate hori berak nahi bezala islatzeko eta, aldi berean, itxuraz guztiz desberdinak diren esparruetatik —intimotasunetik eta fantastikotasunetik— integratzeko balio zaion begirada bat sortu du. Hori agerikoa da haren ezaugarri nabarmenenetako batean: Antónek bere proiektuaren muinean dauden errealitateak —hau da, kultura herrikotik jasotako historia eta errealitateak, tradizionalak zein garaikideak— biltzeko eta birsortzeko erakusten duen lilura hori bere obrara eramateko duen gaitasunean, hain zuzen.
 
Errealitate horietara hurbiltzean, argazkilariak lan antropologikotik hurbil dagoen jokabide bat hartzen du, baina ikuspegi etnografikotik edo folkloristatik urrun dagoena hala ere: era batera edo bestera beren erritualen inguruan komunitateak sortzen dituzten praktika eta jardueren inguruko testigantzak eta tradizioak biltzen ditu.

Antónen obran —non, dokumentalistaren urrutiko begirada horrekin batera, birsorkuntza eta antzezpena ere baliatzen diren—, bitxitzat, gertaezinezkotzat edo irrealtzat har daitezkeen elementuak agertzen dira askotan, gertaera fantastikoak naturaltasun osoz gerta daitezkeela diruditen errealitateetan barneratzen gaituztenak. Batzuetan, fantastikotasuna elementu miragarriz osatuta egoten da, edo naturaz gaindiko elementuz, hala nola sorginaren irudiaren inguruan egindako Haiek Danak Sorginak lanean, edo Islandiako folkloreko izaki magikoak ezagutarazten dizkigun The Earth is Only a Little Dust Under Our Feet [Lurra hauts pixka bat besterik ez da gure oinen azpian] lanean. Beste batzuetan, berriz, fantastikotasuna ez dago hainbeste naturaz gaindiko elementuetan, baizik eta Antónek jarduera bitxi batzuen aurrean —hala nola txakurrekiko dantza-lehiaketak, Everybody Loves to ChaChaCha [Mundu guztiak maite du ChaChaCha] dokumentalean jasoa, edo jostailuzko zaldien gainean ibiltzen diren amazona gazteen jauzi-lehiaketak, The Gallop [Lauhazka] proiektuan jasoa— agertzen duen begiradan.

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK

  • Benjamin Christensenen Häxan (1922), pelikula mutuaren proiekzioa

Azaroaren 19an / 18:30etan

Imanol Larzabal Aretoa, Lugaritz Kurlturetxea.

Sarera doan, edukiera bete arte.

Donostia Kultura ohiko punutak

 

  • Masterclass Técnicas para Fotografiar lo invisible ( Ikusezinari argazkiak ateratzeko teknikak) Bego Antónekin.

Azaroaren 20an, 10:30-17:30 

Medialab, Tabakalera, 2.solairua - Tabakalera.

Gaztelaniaz.

Tabakalerako weborrian izena emanda.

 

  • Bego Antón eta Sabina Urracaren arteko elkarrizketa.

 

Abenduaren 17an, 18:00etan

Kutxa Kultur Plaza, 4. solairuan -Tabakalera.

Doan, aldez aurretik izena emanda.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko urriaren 29(e)tik 2022(e)ko otsailaren 13(e)ra
  • Ordutegia12:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Lekua Kutxa Kultur Artegunea
    Mandasko Dukearen pasealekua, 52 (Tabakalera)
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kutxa Kultur Artegunea

Non

Euskadi, auzolana