"Maitasunaren itxiera"

Lezo 2021(e)ko Urriak 31
  • "Maitasunaren itxiera"

Maitasunaren itxiera antzezlanean, Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk pasioz eta gordintasunez eszenaratzen dute bikote baten haustura lazgarria. Pascal Rambert egile eta eszena-zuzendari frantziarraren Clôture de l’amour lanaren euskarazko egokitzapena da Arriaga Antzokiak ekoiztutako lana. Teatro Kamikaze taldearen La clausura del amor gaztelaniazko bertsioak ere arrakasta handia izan zuen.

Maitasunaren itxiera lanean bikote baten elkarrizketa latza ikusiko dugu. Protagonisten bakarrizketa-trukeak hiltzen ari den maitasunaren bortizkeria adierazten du. Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka suntsitzaile eta gupidagabean.

Intentsitatea, emozioa, pasioa, gordintasuna, mina... horiek dira Maitasunaren itxiera lanaren interpretazioa ondoen azaltzen duten hitzetako batzuk. Hizkuntza da garrantzitsuena, egoera batzuetan tortura fisikoa baino eraginkorragoa baita. Bi maitale aurrez aurre, hainbat urtez eraikitzaile eta suntsitzaile izan duten harremana betiko itxi nahian. Argudioak, kexak, gaitzespenak, mina, amorrua eta maitasuna gurutzatu egiten dira, pasioz eta erraietatik adierazten den hizkuntza zehatz, kirurgiko eta uholdezko baten bidez.

  • Testua, zuzendaritza, eszenografia, argiak eta jantziak: Pascal Rambert
  • Itzulpena eta bertsioa: Eneko Sagardoy eta Danele Sarriugarte
  • Antzezleak: Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy
  • Zuzendari laguntzailea: Lucia Astigarraga
  • Eskerrak: Jordi Buxo eta Teatro Kamikaze
lezo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana