"Amor oscuro [sonetos]"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Azaroak 2
  • "Amor oscuro [sonetos]"

Beñat Etxepare Antzokia. Arteak hegoak ematen dizkigu 2021-2022 programaren baitan.

Lorcari  buruzko  poesia-errezitaldi  bat  egiteko  asmotan,  Jesus  Arbues  zuzendariak  poetaren  ezkutuko  lan  baten  inguruko  istorio  liluragarria  topatu  du.  “Sonetos de amor oscuro” izeneko hauek edizio klandestino  batean argitaratu ziren lehen aldiz 1983. urtean. Nola liteke  mende  erdiz  bertso  hauek,  ziurrenera  Lorcaren  onenak, ezkutuan egon izana? Maitasuna, intriga, sekretuak, beldurrak, gorrotoa eta mendekoa aipagai dituen istorioa, eta antzezlan bilakatzea erabaki duena: AMOR OSCURO [sonetoak] Desagertutako poeta baten bertso desagertuei buruzko obra poliedrikoa.

Federicoren azken poemak, ezkutuko maitasunari, muturreko  maitasunari  eta  neurriz  gaineko  maitasunari buruz haren inguruan gehien esaten dutenak. Poetaren  maitasun  torturatuaren  inguruko  hamaika une. Hamaika pertsonaia eta hamaika poema.

Ezkutuko errealitateak ikuskizun sotil eta delikatu batean. Soneto bakoitzak egoera bat iradokitzen dio aktoreari eta istorioaren urrats bat agerrarazten digu. Maitasun iluna Federicoren bertsoak entzun eta zergatik eta nola idatzi ziren jakiteko lekua da.

  • Idazlea eta zuzendaria: Jesús Arbués
  • Antzezlea:  Javier García

Iraupena: 55 minutos

--

LANTEGIA IRAKASLEEKIN: Urriak 19 octubre – 18:00

DBH-ko 2. ziklorako ikuskizuna


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana