Kontsulta ezazu 2021-2022ko Astearte Musikalen kontzertuen baldintzak
2022/23 denboraldian parte hartzeko deialdia
Gogoko duzu ganbera musika? Astearte Musikalak dira gure inguruko musikari gazteen errezitaldiak, solista ezagunak, duoak, kuartetoak edo kintetoak, baita ospe nazionala nahiz nazioartekoa duten orkestrak ere entzuteko duzun aukera.
Duela hiru hamarkadatik hona, asteartero, azarotik martxora bitartean, nazionalitate desberdinetako eta estilo anitzeko artistez gozatzeko aukera izango duzu. Edizio honetan, besteak beste, honako hauek izango dira gurekin, piano jotzaileen artean, Michael Andreas Haeringer edo Albert Guinovart, eta 'Jesus Guridi' Musika kontserbatorioko ikasleak edo MUSIKENE - Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegikoak.
Baldintzak
Kontsulta ezazu 2021-2022ko Astearte Musikalen kontzertuen baldintzak
2022/23 denboraldian parte hartzeko deialdia
'Astearte Musikalak 'ganbera-musikako zikloaren hurrengo edizioan parte hartu nahi duten musikari eta taldeek, 2022ko azarotik 2023ko martxora bitartean, 2022ko urtarrilaren 10etik martxoaren 30era arteko epea dute beren eskaintzak bidaltzeko. Bertan, curriculum vitae bat, kontzertuaren egitarau osoa (minutajea barne), cache-a eta CD grabazio bat (profesionala izatea ez da beharrezkoa) edo Interneteko esteka bat sartu beharko dira.
Vital Fundazioa (Joseba Fernández de Pinedoren arreta)
Kordoi etxea, Aiztogile kalea 24, behea
01001 Vitoria-Gasteiz
Araba
Denboraldiko abonuen eta sarreren salmenta
Bai sarreren zein abonuen salmenta 2021eko urriaren 26an hasiko da, eta Vital Fundazioaren egoitzan bertan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24) zein online bidez egin ahal izango da, formulario baten bitartez.
ABONOAK BUKATU DIRA