Filmazpit: "Loving Vincent"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Azaroak 2
  • Filmazpit: "Loving Vincent"

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatu ohi dira.

Udazkenean eskainiko den filma Dorota Kobiela eta Hugh Welchman-en Loving Vincent animaziozko filma izango da.

1891. urtea, Vincent van Gogh hil zenetik urtebete pasa da. Roulin postariak bere seme Armandi, Van Goghen azken gutuna margolariaren anaiari emateko eskatzen dio, bidaltzeko aurreko saiakerek huts egin ondoren. Van Gogh aintzat hartu ez arren, eta hildakoak belarria mutilatu eta emagaldu bati eman zionean gertatutakoa gogoratu arren, Armandek atsekabez onartzen du lana bere aitak margolariarekiko zuen maitasunagatik...

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Loving Vincent
  • Urtea: 2017
  • Zuzendariak: Dorota Kobiela, Hugh Welchman
  • Gidoia: Dorota Kobiela, Hugh Welchman, Jacek Dehnel
  • Ekoizpena: Hugh Welchman, Ivan Mactaggart, Sean Bobbitt
  • Musika: Clint Mansell
  • Aktoreak: Robert Gulaczyk, Douglas Booth, Jerome Flynn, Saoirse Ronan
  • Argazkiak: Tristan Oliver, Lukasz Zal
  • Herrialdea: Polonia – Erresuma Batua
  • Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa
  • Gaia: Van Gogh-en margoetan oinarritutako animazioa
  • Iraupena: 86′

*12 urtetik gorakoentzat gomendatua.

Gonbidapenak

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urriaren 26tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

Bibe plataforman.

- Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara.

- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:

E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.

Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.

- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.

- Gonbidapenak agortu arte.

Oharrak

- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola...) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.

- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.

- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana