Erakusketa ibiltaria: "Sexualitateen bidaiak"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko azaroaren 3(e)tik 2021(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • Erakusketa ibiltaria: "Sexualitateen bidaiak"

Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Sailak Sexualitateen bidaiak erakusketa antolatu du, EMAIZE Sexologia Zentroarekin lankidetzan. Bertan, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzu, hau da, gutako bakoitza izaki bakar eta askotarikoak egiten gaituen alderdietako bati buruzkoa.

Erakusketaren helburua aniztasun horri buruzko gogoeta egitea da, identitate desberdinak, desira erotikoaren orientazioa, genero-adierazpenak, familia-ereduak... balioesteko, betiere ikuspegi zabal eta integral batetik.

Gainera, gizarte-etxe bakoitzean bisita gidatu eta lantegi bana egingo dira. Jarduera horietakoren batean parte hartzea interesatzen bazaizu, bakarka zein taldeka, jar zaitez harremanetan EMAIZE Sexologia Zentroarekin, 945 26 58 96 zenbakian.

  • Erakusketaren egutegia:
    • Iparralde gizarte etxea: urriak 18 - azaroak 1
    • Ibaiondo gizarte etxea: azaroak 3 - azaroak 14
    • Judimendi gizarte etxea: azaroak 16 - azaroak 28
    • Salburua gizarte etxea: azaroak 30 - abenduak 20

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana