Gizarteratzeari eta Arte Eszenikoen Hezkuntzari buruzko Jardunaldiak 2021

Bilbao 2021(e)ko azaroaren 3(e)tik 2021(e)ko azaroaren 5(e)ra
  • Gizarteratzeari eta Arte Eszenikoen Hezkuntzari buruzko Jardunaldiak 2021

Azkuna Zentroak Gizarteratzeari eta Arte Eszenikoen Hezkuntzari buruzko XIII. Jardunaldiak hartuko ditu azaroan. Topaketak azaroaren 3tik 5era bitartean izango dira, "joan-etorriak/iragateak" lelopean.

Aurten, begirada inklusiboa duten prozesu artistikoen inpaktuetan jarriko da arreta, bai eta proiektu horiek zabaltzen dituzten erresonantzietan ere, hala lantzen dituzten artistentzat, nola parte hartzen duten pertsona eta kolektiboentzat edo sustatzen dituzten instituzioentzat.

Testuinguru hibridoen alde egingo da, aberastasuna dibertsitatearekin indartzen den elkarguneetan kokatzen diren proiektuen alde, eta hizkuntza artistikoen eta pertsonen eta kolektiboen arteko kutsaduraren alde.

Bestalde, indartu egingo da herritarrek arteetan parte hartzea giza eskubide bat delako ideia, baita gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonentzat eta kolektiboentzat ere, eta hori sustatzeko eta errazteko erantzukizuna dutenek sustatu behar dutelako nozioa. Premisa horrek markatzen ditu jardunaldiak antolatzen dituzten erakundeak: Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala (INAEM), Murtziako Udala, Andaluziako Kultura Instituzioen Agentzia eta Titulartasun Publikoko Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Espainiako Sarea.

Ministerioaren webgunea


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana