"Consejos prácticos para gestionar danza" Jemima Canoren liburuaren aurkezpena

Bilbao 2021(e)ko Azaroak 4
  • "Consejos prácticos para gestionar danza" Jemima Canoren liburuaren aurkezpena

Dantzaldia 2021 programaren baitan.

Dantza kudeatzeko aholku praktikoak Espacio Punto de Fugak sortutako argitalpen bat da, Jemima Canok koordinatuta. Liburuak dantza-arlo profesionaletako emakume aditu batzuen aholku praktikoak jasotzen ditu: Ines Delgado, Ainara Legardon, Rocio Pindado, Ana Lopez, Sarah Macguire, Raquel Madrid, Bertha Bermudez, Mercedes L. Caballero, Beatriu Daniel eta Rosa Fernandezenak hain zuzen ere. Administrazioa, banaketa, komunikazioa edota egile-eskubideak bezalako gaiak zehaztasunez landuta daude, arlo horietan jarduten duten pertsonen apaltasunetik eta praktikotasunetik.

Bilboko Espacio Punto de Fuga dantzarako gune bat da. Prestakuntza, egoitzak eta topagunerako leku bat eskaintzeaz gain, baliabideak eta jakintzak ere eskaintzen dizkie sektoreari, konpainiei eta mugimendu-arteetan interesa duen ikusleriari.

  • Aurkezlea: Jemima Cano. Kultur Kudeatzailea eta edizioaren koordinatzailea.

 

 

 

Dantzaldia

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2021(e)ko Azaroak 4
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Punto de Fuga
    Cortes 29-31, 6. G
    Bilbao
  • ZenbatekoaSarrera doan jarlekuak bete arte
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Punto de Fuga

Non

Euskadi, auzolana