"Sharon Lockhart. Noa Eshkol-en mugimendu-notazioa"

Bilbao 2021(e)ko azaroaren 4(e)tik 2022(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • "Sharon Lockhart. Noa Eshkol-en mugimendu-notazioa"
    "Four Exercises in Eshkol-Wachman Movement Notation"

Sharon Lockharten (1964, Norwood, AEB) bideoinstalazioek eta argazkilaritza-lanek arreta berezia eskaintzen diete gizakiaren ekintzei —bakarrik nahiz gizartean dagoenean— eta horiek irudikatzeko moduari. Arte-sorkuntza nahiz koreografiak aztergaitzat hartuz, artista honek mugimendu soil baten konplexutasuna eta sakontasun poetikoa jartzen ditu agerian. Lockhartek ildo honetan egin dituen ikerketa ugarien artean, Noa Eshkol (1895–1969) koreografo, teorialari eta ikertzaile israeldarraren lanari buruzko hausnarketak leku berezia du artistaren azken hamarkadako ekoizpenean. Eshkol aitzindaria izan zen giza keinuak gorputzaren mugimenduaren ia modalitate guztiak erregistratzeko gai den notazio-sistema batera transkribatzen.

Four Exercises in Eshkol-Wachman Movement Notation (2011) instalazioan, Eshkolen eskarmentu handieneko ikasle batek hainbat ariketa burutzen ditu sistema horretan oinarrituta, zeinak konposizio-eredu zorrotzak dituen eta keinuen bidez mezuak sortzeko aukera eskaintzen duen, espazioa testu baten euskarria balitz bezala. Ikaslearen kontzentrazioak, mugimendu bakoitzaz jabetzeak, lasaitasuna eta indarra ematen dizkio performanceari. Filmaren isiltasunak areagotu egiten du keinuen garbitasuna. Haien partiturek hiru dimentsioko forma geometrikoak hartzen dituzte Lockharten argazkietan. Instalazio hau sortzeko, Thyssen Bornemisza Art 21 (TBA21) bildumarekin egin da lan, The Wellbeing Project proiektuaren barruan Bilbo osoko erakundeek 2021eko udazkenerako antolatu dituzten jarduerekin lotuta baitago.

Komisarioa: Manuel Cirauqui


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko azaroaren 4(e)tik 2022(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana