"Les nuits Barbares"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Azaroak 4
  • "Les nuits Barbares"

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.

“Nire barrenean ederren sentitzen dudan hartara bideratu nahi izan dut begirada: denboran zehar izan den kultura eta erlijioen arteko nahasketara, gaur egun gure geografia konpartitua den horren oinarriak osatzeko aukera eman baitigu. Historiari ere heldu nahi diot, begiak ireki eta askatasunerantz lerratu, aldi berean gogoratuz “amazigh” hitza ere erabiltzen dela barbaro esateko, eta hitz horrek “gizon aske” esan nahi duela. Eta heldu nahi diot, baita ere, edertasunari, gerren gainetik batasunaz mintzo zaigun edertasunari, bere historiaren bitartez gizakia ereserkitzat hartu eta ondratu duen edertasunari. Mediterraneoari begiratu nahi diot, zeinak hainbeste argi baitu, non sekretu galdu baten antzera itsutzen baitu”. Hervé Koubi

Nazioarteko kritikak “koreografia liluragarria” gisara goraipatua, Les Nuits Barbares ou les premiers matins du monde aurkezten digu Hervé Koubi jatorri aljeriarreko koreografo frantsesak, hots, bidaia oniriko bat, herri barbaro ahaztuen omenaldi baten bitartez.

  • KoreografIa: Hervé Koubi
  • koreografia- laguntzaileak: Fayçal Hamlat, Guillaume Gabriel
  • Dantzariak: Houssni Mijem, Mourad Messaoud, Bendehiba Maamar, Ismail Oubbajaddi, Abdelghani Ferradji, Adil Bousbara, Nadjib Meherhera, Zakaria Ghezal, Mohammed, Elhilali, Oualid Guennoun, El Houssaini Zahid.

70 minutu.

Sarreren salmenta on line irailaren 28tik aurrera.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana