"Txaro Arrazola. Ustiaketa bikaina"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko urriaren 29(e)tik 2022(e)ko martxoaren 13(e)ra
  • "Txaro Arrazola. Ustiaketa bikaina"
    Irudia: 'Gdaim Izik'. Txaro Arrazola, 2011

1980ko hamarkadaren amaieraz geroztik, Txaro Arrazolak (Vitoria-Gasteiz, 1963) ikuspegi eta teknika batzuen eta besteen bidez gizakien esplotazioari eta baliabide naturalen ustiaketari behin eta berriz begiratzen dion obra multzo sendo bat sortu du. Langile-klaseen esplotazioa, pobreziaz eta suntsipenez betetako formatu handiko margolanetan irudikatu du —berak gizarte-paisaiak esaten die—, eta emakumeen eta haien gorputzen esplotazioa askotariko formatuetako beste obra batzuetan.

Arrazola Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn 1988an. Fulbright beka (1996-1997) eta MFA izan zituen Purchase College izeneko New Yorkeko Estatu Unibertsitatean (1996-1998). Arte ederretan doktorea (2012). Haren lanaren ezaugarri nagusiak konpromiso soziala, ordezkaritzaren kritika feminista eta elkarlaneko metodologien ikerketa dira. Margolaritzan oinarritutako bere bakarkako praktika artistikoa diziplinaz gaindiko proiektuekin eta talde-proiektuekin uztartzen du, besteak beste, Plataforma A kolektiboarekin espazio publikoko ekintzetan egindakoekin. Haren lanak ondokoetan egon dira, besteak beste, ikusgai: Vanguardia galerian (Bilbo, 2019, 2014, 2011, 2007), Pedro Modesto Campos Fundazioan (Tenerife 2007), Montehermoso Kulturunean (Vitoria-Gasteiz, 2008, 2005) eta Kunstarkaden Der Stadt-en (Munich 2008).

Komisarioa: Xabier Arakistain

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko urriaren 29(e)tik 2022(e)ko martxoaren 13(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana