"I DO HAVE SEEN SOME OBJETO VOLADOR NO IDENTIFICADOS DO YOU?", Ander Sagastiberriren erakusketa

Bilbao 2021(e)ko azaroaren 5(e)tik 2021(e)ko azaroaren 26(e)ra
  • "I DO HAVE SEEN SOME OBJETO VOLADOR NO IDENTIFICADOS DO YOU?", Ander Sagastiberriren erakusketa
  • "I DO HAVE SEEN SOME OBJETO VOLADOR NO IDENTIFICADOS DO YOU?", Ander Sagastiberriren erakusketa

BilbaoArte Fundazioak 2020an bekadun izandako Ander Sagastiberri artistaren ‘I DO HAVE SOME OBJETO VOLADOR NO IDENTIFICADOS DO YOU?' erakusketa aurkeztu du Urazurrutia Aretoan.

Oraingoan, artista bilbotarrak formatu txikiko olio-pinturen 20 inguruko bilduma bat eta formatu handiko bat erakutsi ditu, guztiak aurten eginak. Erakusketa astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 17:30etatik 20:30etara, azaroaren 26ra arte, doako sarrerarekin.

Pieza gehienak formatu txikikoak badira ere, Sagastiberrik ez ditu tamainagatik nabarmendu nahi. Helburua pieza bakoitzari beharrezko espazioa ematea izan da, indibidualki duinduz. Emaitza minimalista da, eta formatu handiko lan bakarrarekin kontrastatzen du. Pieza hau, jatorrian ere obra txikia izan arren, artistak gehien erreproduzitutakoa da, azken tamainara iritsi arte.

Ezagutzen duenaren eta hartzen dituen erreferentzia berrien arteko bulkadei jarraituz lan egiten du, zeinetan “heltzen” dion potentzial bat aurkitzen baitu. Anderren ustez, bere margolanak osatzen dituzten parametro guztien artikulazioak dira, zati bakoitza banatu gabe. Pinturari heltzeko, inprobisazio-saioak egiten ditu, aldi berean ematen diren koloreak eta formak batuz, gerta daitezkeen istripuekin batera. Batzuetan bere konposizioak koloreaniztunak eta harmonia gutxikoak izan daitezke.

Ander Sagastiberrik ekartzen duen materialaren eta espazioaren arteko talka gisa deskribatzen du erakusketa. Artistarentzat, pieza bakoitzaren presentzia eta erakusketa-zentzu bisuala lehenestea interesgarriagoa da, hitzetan azaltzea baino. Erakusketa antolatzeko ariketa hau ohikoa da bere praktikan, eta zuzenean lotzen da pinturari aurre egiteko daukan moduarekin, nolabaiteko presentzia lortzeko balio duena bilatzen duena.

Egiten duen erakusketa bakoitzean bezala, Ander Sagastiberrik proposamena bere azken lanekin lantzen saiatzen da, erakusketa egiten den unetik gertuen daudenekin. Bere azken inspirazio-iturrien artean Thierry Mugler diseinatzaile frantziarraren forma estralurtarrak daude, edo Nevadako (AEB) iparraldeko zuhaitzetan euskal artzain migratzaileek XX. mendearen hasieran grabatutako irudiak daude, beste erreferentzia batzuen artean.

‘I DO HAVE SOME OBJETO VOLADOR NO IDENTIFICADOS DO YOU?' izenburuak Anderrek duela egun batzuk bere pinturetarako izenburuak bilatzeko egingo zuen ariketa batean du jatorria. Gehien errepikatzen ziren esaldien artean, izenburu hori ekarriko lukeena zegoen. Bitxia bada ere, ez da umore-sena duen lehen izenburua, osagai errepikaria, baina ez protagonista, bait da bere erakusketetan.

Hau da Bilboko Udalaren arte garaikideko ekoizpen zentroan erakusteko 2020an aukeratu ziren zazpi erakusketetatik azkena. Horren ondoren, BilbaoArtek Ate Irekien urteroko erakusketarekin itxiko du urtea, abenduaren 9tik 17ra bitartean.

ARTISTARI BURUZ

Ander Sagastiberri (Bilbo, 1988) Bilbon bizi eta lan egiten du. 2013an, Artean graduatu zen UPV/EHUn, eta, 2015ean, pinturan master bat ere amaitu zuen. 2016an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Sormen Artistikoaren Beka jaso zuen, eta 2017an, Rekalde Aretoak hautatu zuen ‘Barriek 2018’ programan. Bere bakarkako azken erakusketak hauek dira: El sol, inclemente, Petra (2019); Una cara hablando a un gusano, Rekalde Aretoa, Bilbo (2018): Hletre Sketrle, ANTI Liburudenda (2017); Las Fiebres del Madrás, g8360 (2017); eta Octop Canseller Metature, Cosmos (2016). Erakusketa kolektiboetan parte hartu du: Lo oculto, Okela (2021); Begoña, Aire (2021); ¿Qué carta del Tarot eres?, Taca galeria (2019); Allegoria total, Harriak programa (2018); eta Estrella Pistola, Geroarte


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko azaroaren 5(e)tik 2021(e)ko azaroaren 26(e)ra
  • OrdutegiaZentroa, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara. Erakusketa aretoa: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era
  • Lekua BilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web BilbaoArte

Non

Euskadi, auzolana