Ballets Olaeta: "Suare" + "Ama Lurra"

Bilbao 2021(e)ko Azaroak 13
  • Ballets Olaeta: "Suare" + "Ama Lurra"

Olaeta Ballets elkarteak SUARE ballet-ekoizpen berria aurkeztuko du. Lan horren bidez, gogoeta egin nahi dute izaki bizidunek habitatarekin duten harremanaren inguruan. Mendia, basoa... bakoitzaren bizi-baldintzak eta ingurumena abiapuntutzat hartu eta elkarri nola eragiten dioten ikusi nahi dute, giza ekintzaren eta gure habitat naturalaren arteko orekari eustea lortzeko, gure habitata zaintzeko. Zaintza horretan emakumeek zeregin garrantzitsua dute, eta hori azpimarratu nahi dute.

Gainera, taldearen tradizioari eta funtsari helduz, AMA LURRA lana eszenaratuko dute Oleta Balletsekoek. Folklorearen bidez Euskal Herrian zehar egindako ibilbidea da, balleteko pausoz pauso. Gainera, omenaldi xumea egingo diote Kepa Junkerari, eta horretarako haren musika-errepertorio zabaletik hiru lan eskainiko dituzte, adierazgarriak direlakoan.

Balleteko dantzariekin batera, lan hauek osatzeko ezinbestekoak dira Zirzira Ahots Taldea emakumeen abesbatza, Ius Pérezen zuzendaritzapean; Bilbao Sinfonietta orkestra, Iker Sanchez zuzendari dela; Josu Cámara, eta, nola ez, musikaren egile diren euskal konpositoreak. Ildo horretan, nabarmentzekoa da Xabi Kaltzadaren lana, Suare orkestrarako eta abesbatzarako moldatu baitu.

  • Dantzariak: Olaeta Ballets Elkartea – Ballets Olaeta Asociación
  • Abesbatza: Zirzira Ahots Taldea
  • Abesbatzaren zuzendaria: Ius Pérez
  • Orkestra: Bilbao Sinfonietta
  • Orkestraren zuzendaria: Iker Sánchez
  • Parte-hartze berezia: Josu Cámara
  • Suare orkestrarako eta abesbatzarako moldaketa: Xabi Kaltzada

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana