Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.
“Itxuraz, jaio aurretik ere, gauzak entzuten genituen. Gero, munduan, intonazioz inguratuta geundela jabetu ginen. Eta, denborarekin, gauza batzuk hitz bihurtu ziren. Esaten ikasi genituen eta noizbait musika izan zirela ahazteraino errepikatzen ikasi genituen hitzak. Eta halaxe hazi ginen, hizkuntzarekin eta zentzumenekin, hitzei musikaltasuna arintzen. Zorionez, ordea,
abestu ere egiten dugu.
Airea, mugimendua, borondatea eta musika daude. Horregatik izaten ditugu alboan abestiak. Lo egiteko abesten zizkigutenak, mozkortuta abesten ditugunak, betiko oroimen bati lotuta daudenak, barre eginarazten digutenak, negarrik egin gabe entzun ezin ditugunak. Las canciones lanean, pertsona talde bat hainbat musika entzuteko bildu da. Eta hasiera batean kaltegarria ez zela zirudien ekintzak (pertsona talde bat musika entzuten eta abesten) guztiak aldaraziko ditu. Horixe bera gertatzen da misterioren baten aurrean jartzen garenean”.
Iraupena: 100 minutu
Sarreren salmenta on line irailaren 28tik aurrera