Udagoien Kulturala 2021 Lezaman

Lezama 2021(e)ko azaroaren 13(e)tik 2021(e)ko abenduaren 11(e)ra
  • Udagoien Kulturala 2021 Lezaman

Azaro eta abenduaren zehar Lezaman honako ekintzak antolatu dira:

Hodei Magoa

Azaroaren 13an Kultura Aretoan Hodei Magoaren ikuskizuna arratsaldeko 18:00etan.

"Ezinezkoaren logika" magia ikuskizuna, non ilusio handiak argiztapen muntai harrigarri batekin konbinatzen dira.

"Musikaren hariak" txotxongiloak

Azaroaren 21ean Kultura Aretoan arratsaldeko 17:30ean adin guztietarako txotxongilo ikuskizuna.

Munduko hainbat lekutako musikekin aurrez jakin ezin daitekeen kontzertua da hau.

Hitzik gabeko komedia honek 11 txotxongilo musikariekin eta beste bi txotxongilorekin elkar lotzen diren istorioak ditu.

Amak taldearen kontzertua

Azaroaren 21ean, frontoian arratsaldeko 19:00etan. AMAK musika taldea 2019an sortu zuten trikitixa munduan aurrez ibiliak ziren lau emakumezkok.

Izena partaideen aurreneko hizkiez osatu zuten: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano.

Musikarium frontoian

Abenduaren 11an arratsaldeko 18:00etan "Musikarium" ikuskizuna haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa da.

Haurrek modu didaktiko eta pedagogiko baten bidez eta musikaren munduan murgilduz, hainbat musika eta musika tresna ezagutuko dituzue eta Euskal Herrikoekin konpartituko dira, hauen desberdintasun eta antzekotasunak azalduz.

 
lezama.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko azaroaren 13(e)tik 2021(e)ko abenduaren 11(e)ra
  • LekuaLezama

Non

Euskadi, auzolana