"Hansel eta Gretel"

Urretxu 2021(e)ko Azaroak 14
  • "Hansel eta Gretel"

Zumarraga eta Urretxuko udalek 2021erako prestatutako arte eszenikoen programazioaren barruan.

Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagertarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak.

Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea isteko mehatsua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hansel eta Gretel, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago ordea, bankura iristeko basoa zeharkatu behar da. 

Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago.

Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko...

  • Egileak: Hnos. Grimm anaiak
  • Zuzendaria: Anartz Zuazua
  • Antzezleak: Kepa Errasti, Libe Aranburu eta Asier Oruesagasti.
  • Iraupena: 50 min.
  • Adina: + 5 urte

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2021(e)ko Azaroak 14
  • Ordutegia17:00
  • Lekua Labeaga Aretoa
    Labeaga, 20
    Urretxu
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Labeaga Aretoa

Non

Euskadi, auzolana