"Tempus"

Sopela 2021(e)ko Azaroak 14
  • "Tempus"

Tempusek denboraz hitz egiten du Klaus erlojugile zaharretik abiatuta. Klausek bere lantegira bisita bat egitera gonbidatzen du jendea, erlojuz betetako toki batera, baina, bitxia bada ere, denbora gelditu egin dela dirudi.

Klausek ez du hitz egiten. Beno, tempus besterik ez du esaten, baina erlojuen istorioa azaltzeko, hormako erloju bat konpontzea eszena dibertigarri bat izan daitekeela frogatzeko edo kuku orkestra berezi baten zuzendari bihurtzeko gai da.

Klaus dibertigarria da, baina aldi berean samurra, poesia hutsa, eta erlojuen tik-takaren eta bere pianistaren musikaren erritmoan mugitzen da, ikuskizunean protagonismo handia duen musika originala.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Azaroak 14
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSopela
  • Zenbatekoa3,00 €/5,00 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana