"Denbora muga barik"

Basauri 2021(e)ko azaroaren 15(e)tik 2021(e)ko abenduaren 15(e)ra
  • "Denbora muga barik"

Bizkaiko idazle klasikoen inguruko erakusketa, Euskal Idazleen Elkarteak sustatutakoa, Bizkaiko Foru Aldundiko babesarekin.

--

Joan den urtean Irakurri, mesedez kanpaina sortu genuen Euskal Idazleen Elkartearen eskutik, eta Bizkaiko Foru Diputazioaren bultzadaz. Horren helburua Bizkaiko idazle garaikideen literatura herritarrengana hurbiltzea izan zen. Aurten gauza bera egin nahi dugu baina Bizkaiko idazle klasikoen testu esanguratsu batzuk gaurkotuz, Denbora Muga Barik lelopean.

Joan den mendeko Bizkaiko idazleek erabilitakoa idazti askotan gai erlijiosoak agertzen ziren, eta baten bat bere horretan ekarri badugu ere, bestelako anekdotak, koplak, baladak, kontakizunak, sineskeriak edo ipuinak plazaratu nahi izan ditugu. Tartean aipatu behar da Euskal Herria edota euskara bera testu askoren ardatza direla. Gaur bezala, garai haietan ere, kezka-gaiak baitziren.

EIE

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko azaroaren 15(e)tik 2021(e)ko abenduaren 15(e)ra
  • LekuaBasauri Metro Geltokia
    Basauri
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana