Noa

Bilbao 2021(e)ko Azaroak 15
  • Noa

Arriaga Antzokiak Noa nazioarteko artista ezaguna hartuko du berriz ere. Izan ere, Noa Bilbora itzuliko da proiektu berezi batekin: "Letters to Bach". Lan berri horretan, abeslariak hitzak jarri dizkie, ingelesez eta hebreeraz, Johann Sebastian Bach handiaren 12 konposiziori. Kolore ederra eman die bere ahotsarekin, haien polifonia distiratsuarekin bat eginez.

Gil Dor Noaren kolaboratzaile leiala da aspalditik, eta berak egin ditu proiektuaren gitarrarako moldaketak. Hizkuntza-, genero- edo erlijio-oztopoak apurtzea du helburu, eta J.S. Bach handiaren babespean bikaintasun musikaleko, errespetuzko eta alaitasunezko zubi bat eraikitzea.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana