"Tira! Aurrera!"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko azaroaren 16(e)tik 2021(e)ko azaroaren 17(e)ra
  • "Tira! Aurrera!"

Beñat Etxepare Antzokia. Arteak hegoak ematen dizkigu 2021-2022 programaren baitan.

Payasak,  zeregin  bakarra  zeukan  bizitzan,  pozik  izan eta  poztasuna  eragin  besteengan...  Egun  txar  batean  bera  eta  bere  ilaunezko  koadrila  dandarra,  zaborrontzian  amaitzen  dute.   Arriskuan  daude.  «el  triturador»  zabor-kamioia badator eta zanpa-zanpa egin nahi die.

Payasak  hiria  zeharkatzen  du  laguntza  bila,  milaka arrisku ekidituz, lagundu nahi dien haur gatibu eta zelatuak topatzen ditu baina hauek ezin diote laguntzarik eman... Bai, hiriak mehatxu, eragozpen, debeku, arazo eta  gehiegikeriak  ezkutatzen  ditu.  A  zer  nolako  miraria hirian bizirautea! Bizitzak ameslari handiei probak jartzen  dizkie,  baina  irabazle  nahi  ditu.  Payasak,  ekimen eta bizitasunez, bere eskuzabaltasun eta elkartasun idealen atzetik egiten du lasterka.

Bi  gaik  egiten  dute  bat  “Tira!  Aurrera!”  antzezlanean: heziketa eta haurtzaroa hirian. Hiriak etxean geroz eta bakartiago dauden umeak ahaztu ditu. Beren etxe- gotorlekuetan daude itxita bideo-jokoekin jolasten  eta   telebista ikusten. Ezin dute ezer ikertu, ezer deskubritu eta ezin dira  ezerekin harritu ezin daitezkeelako  kalean aske jolastu.

Ikuskizun  honekin,  heziketa  pertsona  bakoitzak  askatasunaren bidean eginiko denbora-tarte gidatu gisa defendatu nahi dugu.

  • Egileak Juan Rodríguez, Emilio Fdez. de Pinedo
  • Zuzendaria Juan Rodríguez
  • Antzezleak  Maider Galarza, Emilio Fdez. de Pinedo

--

LANTEGIA IRAKASLEEKIN Erreserbarekin doako tailer bat eskaintzen da irakasleentzako ikastetxeetan.

Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklorako Ikuskizuna.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana