Aurora Beltrán

Bilbao 2021(e)ko Azaroak 18
  • Aurora Beltrán

Music Legends zikloa.

Aurora Beltrán

Aurora Beltrán oso txikitatik kezkatu da musika-kontuez: aitak gitarra bat oparitu zionean hasi zen dena. Modu autodidaktan jotzeari eta konposatzeari ekin zion orduan.

15 urterekin biolina eta solfeoa ikasi zituen eta hala ibili zen 7 urtez Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioan, baina ez zituen ikasketak amaitu. 19 urterekin Belladona (1984-1987) izeneko emakumezko rock taldea sortu zuen. Soñua diskoetxe independentearen arreta piztu eta Las Mujeres y los Negros Primero izeneko biniloa grabatu zuten bertan. Kontzertu ugari egitea lortu zuten; hala, berritzaile gisa hartu zituzten eta errespetu handia eduki zieten 1987an taldea banandu arte. Urte berean, Lolo Beltrán anaiarekin batera Tahúres Zurdos taldea sortu zuen. Talde honen ibilbideari 17 urte geroago utzi zioten (nahiz eta 2019an berriro elkartu zen), hainbat urtetan, kritika oso onen artean, kontzertuak, estudioko 8 disko, zuzeneko disko bat eta hainbat bilduma-lan egin ondoren. Orduan, Aurorak bakarkako ibilbideari ekin zion. Estudioan berak grabatutako 3 disko dauzka: Clases de Baile (2008); Museo Púrpura (zuzenean 2012); eta Usiana (2017).

Osasun arazoak direla eta, ezin izan du azken lan hau aurkeztu baina, zorionez, urtebeteko susperraldiaren ondoren, arrakasta handiz eta jarraitzaile leialen harrera ona jasota itzuli da agertokietara.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Azaroak 18
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana