Bilbao Bizkaia Design Week 2021: "MATERIALISTAS"

Güeñes 2021(e)ko azaroaren 18(e)tik 2021(e)ko azaroaren 25(e)ra
  • Bilbao Bizkaia Design Week 2021: "MATERIALISTAS"

Bilbao Bizkaia Design Week 2021en barruan.

Biodiseinua, berez, artearen eta zientziaren arteko bidegurutzea da, eta intersekzio horretan sortzen diren material berriek gaur egungo arazoen aurrean irtenbide estrategikoak eskaintzeaz gain (esaterako baliabide naturalik eza, poluzioa uretan edo airean, plastikozko mendiak),  etorkizuneko estetika berriak ere definitzen dituzte.

Gure erakusketan, Materialistas izenburupean, bisitariak pieza eta gailuekin elkarrekintzan aritzeko aukera izango du, hain zuzen ere diseinatzaileak tokiko kulturetan errotutako artisautza teknikak punta-puntako teknologiekin konbinatu dituen pieza eta gailuekin; hala, diziplinen arteko mugak lausotzen dituzten sorkuntza eremu berriak urratuko ditu, eta zeharkako kontzeptuak sortu, modari zein produktuaren diseinuari edo arkitekturari aplikagarriak zaizkienak. Basque BioDesign Centerren naturarekin mimetizatzen diren material berriak garatzea sustatzen dugu; hala, tarteka (bio)sintetikoak izan arren, hau da gizakiak sortutakoak izan arren, naturak bezala jokatzen dute, eta ekosistema naturalera oharkabean gehitzen dira, aztarna negatiborik utzi gabe. Natura sintetikoa lagungarria izan daiteke ez soilik planeta birsortzen, baita kultura eta gizarte ehuna birsortzen ere, eta horixe ikasiko du bisitariak Materialistas erakusketan.

Erakusketako proiektu ukigarriekin eta erakusgaiekin elkarrekintzan arituz bisitaria BioDiseinuaren diziplina berritzailean murgiltzea lortu nahi dugu, diseinuari aplikatutako biologiaren funtsezko kontzeptuak aztertuz.

 

*Erakusketa larunbat eta igandeetan salbu dago ikusleentzat zabalik.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko azaroaren 18(e)tik 2021(e)ko azaroaren 25(e)ra
  • LekuaBasque Biodesign Center / Barrio Lasier, 15 - A, Gueñes
    Güeñes

Non

Euskadi, auzolana