Mapping jaialdia 2021, familientzat eta lehen haurtzaroarentzat

Pamplona/Iruña 2021(e)ko azaroaren 18(e)tik 2021(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • Mapping jaialdia 2021, familientzat eta lehen haurtzaroarentzat

Hazi egin da aurten Civivox Sareak 1 eta 4 urte arteko umetxoak dituzten familiendako programazioa, Europako MAPPING Jaialdian sartu baita, hau da, Esperientzia Artistikoa Familientzat eta Lehen Haurtzaroarentzat, Gasteizko Teatro Paraíso / KunArte-ren eskutik, Mendillorri eta Iturramako Civivoxetan, azaroaren 18tik 28ra.

Europa mailan sortutako bi eszena-proiektu ikusiko ditugu Jaialdian: "La luna en el jardín", Silfo Teatrok ondua (Murtzia) eta "Susurros del bosque", Animacji Ploniako konpainiak emana. Halaber, esperimentazioa landuko da Kaxa bat, amets bat lantegi-instalazioan, bai eta gogoeta ere, topaketa-mahai inguru baten bidez, Nafarroako Unibertsitateko eta EHUko adituek parte hartuta.

Gure lurraldeko herritar ttikienendako jaialdia, alegia.

EGITARAUA

TOPAKETA-MAHAI INGURUAArtea eta Lehen Haurtzaroa, Begirada Kaleidoskopikoak. Ainhoa García Pindado, Alfredo Asiáin eta Pilar López. ITURRAMAKO CIVIVOXA. Azaroak 18. 19:00.

PRESTAKUNTZA-SOLASALDI TEORIKOA ETA PRAKTIKOAArte- eta zentzumen-adierazkortasuna umetxoekin. Elena eraso, art & Peques. Azaroak 23. 17:30. ITURRAMAKO CIVIVOXA. Helduendako. Gurasoak eta haur hezkuntzako irakasleak. Doan. Aurrez izena emanda.

LANTEGIAK: ADIERAZPEN ARTISTIKOA ETA PLASTIKOA UMETXOENTZATGau izartsua. Azaroak 19. 17:30. MENDILLORRIKO CIVIVOXA. 24-36 hilabete, heldu batek lagundurik. 4 €. Aurrez izena emanda.

LANTEGIAK: ADIERAZPEN ARTISTIKOA ETA PLASTIKOA UMETXOENTZATNaturako sekretuak. Azaroak 26. 17:30. ITURRAMAKO CIVIVOXA 12- 24 hilabete, heldu batek lagundurik. 4 €.

UMETXOENDAKO ANTZERKI-IKUSKIZUNA. "La luna en el jardín". SILFO TEATRO. Azaroak 20. 10:30. MENDILLORRIKO CIVIVOXA. 2-4 urte, heldu batek lagundurik (gehienez heldu bat umetxo bakoitzarekin). 3 €.

UMETXOENDAKO ANTZERKI-IKUSKIZUNA. "Susurros del bosque". ANIMACJI (Polonia). MENDILLORRIKO CIVIVOXA. Azaroak 27. 10:30. 1-3 urte, heldu batek lagundurik. 3 €.

INSTALAZIO-LANTEGIA. "Kaxa bat, amets bat / Una caja, un sueño". TEATRO PARAÍSO eta GUTXINAKA-GUTXINAKA. MENDILLORRIKO CIVIVOXA. Azaroak 28. 4 saio. 1-4 urte, heldu batek lagundurik.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko azaroaren 18(e)tik 2021(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • LekuaCivivox Mendillorri eta Civivox Iturrama
    Pamplona/Iruña

Non

Euskadi, auzolana