"Perez Sagutxoa"

Berriz 2021(e)ko Azaroak 19
  • "Perez Sagutxoa"

GLU GLU konpainiak Perez sagutxoaren benetako istorioa taularatuko du. Kondaira honek muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu ditu urteetan zehar. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, beti ere dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio hau kontatuko dugu. Istorioaren erdigunean zaintza izango da; pertsona ahulenen zainketak hain zuen ere, hala nola etxeko zaharrenak edota haurrak.

Egilea: Galder Perez. Zuzendaritza: Ugaitz Alegria. Antzezleak: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal.

Informazio gehiago hemen


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana