"Swimming pools"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Azaroak 19
  • "Swimming pools"

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.

Swimming pools da Sleepwalk Collective-ren sorkuntza eszeniko berria; desioari eta melankoliari buruzko lan psikodelikoa da eta etorkizuneko distira itsugarriaren eraginpean elkarrekin nola bizi gaitezkeen lantzen du

Denbora eta espazioa zeharkatzen dituen retro bideo-joko baten maila gorakor gisa kokatutako igerileku batzuk zeharkatuz, barruko bakarrizketen segida azaltzen da. Haiek guztiak agerkundea eta zorakeria banatzen dituen geruza finaren gainean orekatuta azaltzen dira. Gure protagonistek beren aitormenak agertokian bizi diren 4 emakumeen ahotsen eta gorputzen bidez xuxurlatzen eta gauzatzen dituzten heinean, igerilekua utopia artifizial modukoa, miniaturan egindako paradisu, estasizko mirariz eta fabrikako edertasunez betetakoa, bihurtuko da.

Modu ausartean XXI. mendeko demonio berezien aurka borroka eginez: kapitalismo gupidagabea, maskulinitate toxikoa, aspermen zibernetikoa eta neke emozionala: hori guztia da Swimming Pools.

    Sormen-taldea : Sleepwalk Collective
    Antzezleak : Camila Vecco Haddad, iara Solano Arana, Nhung Dang, Rebeca Matellán
    Testuak: Sammy Metcalfe eta antzezleak
    Jatorrizko musika eta proiekzioak: Sammy Metcalfe
    Koreografia: antzezleenak
    Koprodukzioa: Teatro de La Abadía (Madrid), Teatro Calderón (Valladolid)

Sarreren salmenta on line irailaren 28tik aurrera


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana