"ERTIBIL BIZKAIA 2021" erakusketa

Balmaseda 2021(e)ko azaroaren 20(e)tik 2021(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • "ERTIBIL BIZKAIA 2021" erakusketa

ERTIBIL BIZKAIA 2021 edizioan honako hauek saritu dira: Iñigo Varona Sánchez, Nora Aurrekoetxea eta Natalia Suárez Ortiz de Zárate. Aurtengo taldea beste hamabost artistak osatzen dute: Andrea Aguilera & Jaime Gutiérrez - Maider Aldasoro Diaz - Miren Barrena Rebe - Detrito - Mar de Dios - Garazi Etxebarria Azurmendi - Roberto Freire - Tana Garrido - Maider Gonzalo Salceda - Nora Goyalde - Izaro Ieregi González - Dogartzi Magunagoicoechea - Oihane Sánchez Duro - Amaya Suberviola - Imagen 34 María del Mar Torre.

1983an lehenengo edizioa egin zenetik, ERTIBILek beren sorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten eta gorabidean dauden artistak babestu eta bultzatu nahi ditu.

39. edizio honetan, teknika eta espezialitate guztietako 138 sortzailek hartu dute parte 192 lanekin, eta horien artean erakusketa hau osatzen duten hemezortzi obra aukeratu dira.

Aurten, ERTIBIL BIZKAIA ez da COVID-19ak eragindako egoeratik kanpo egon eta horregatik atzeratu dira 2022ra Japonian egin ohi diren egonaldi artistikoak (lehiaketako irabazleen saria).

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Helena Goñi, Ertibil Bizkaia 2020 edizioko artista irabazlea; Miriam Alzuri, Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzailea; eta Jaime Cuenca eta Peio Aguirre, arte-kritikariak. Peio Aguirre, gainera, erakusketaren harira editatu den liburuko testuen autorea da.

Ertibil Bizkaia 2021 ibilbidea

Bilboko Rekalde Aretoan hasiko da uztailaren 15ean eta bertan mantenduko da urriaren 12ra arte. Gero, Sestaoko Erakusketen Aretoan jarriko da ikusgai urriaren 13tik azaroaren 4ra bitartean, eta gero Elorrioko Iturri Kultur Etxean azaroaren 5etik 19ra bitartean. Hurrengo geltokia Balmasedako Horkasitas Jauregia izango da, bertan, erakusketa azaroaren 20tik abenduaren 13ra bitartean egongo da ikusgai. Azkenik, Ertibil Bizkaia 2021 Barakaldoko Erakusketen Udal Aretora iritsiko da abenduaren 14an, eta bertan izango da 2022ko urtarrilaren 7ra arte.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana