Acosta Danza (Kuba)

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Azaroak 23
  • Acosta Danza (Kuba)

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.

Carlos Acosta Habanan jaio zen 1973an, eta Kubako Habanako Balleteko Eskola Nazionalean trebatu. Hainbat sari eskuratu ondoren (tartean, 1990ean Prix de Lausanne saria) mundu osoko konpainia entzutetsuenetan dantza egin zuen. Londreseko Royal Ballet konpainiako lehen dantzaria izan zen eta huraxe bihurtu zen, gainera, bere bizileku.

Rol klasiko gehienak antzeztu ostean (Espartakotik hasi eta Romeo arte), Carlos Acostak balleta utzi zuen 2016an, 28 urteko ibilbidearen ondoren.

2015ean, bere dantza-konpainia sortu zuen: Acosta Danza. Harekin batera, mundua zeharkatzen ari da dantza klasikoaren eta garaikidearen arteko konbinazio zoragarriarekin, dantza kubatarreko elementuekin bateratuta.

2017an, Acostak Carlos Acosta Dance Foundation izenekoa sortu zuen dantzari gazteei dantzako entrenamendu-programa, hiru urteko iraupena duena, ingurune inspiratzailean doan eskaintzeko asmoz.

Egitaraua / Programa:

  • Satori
  • Atsedenaldia / descanso
  • Paysage, soudain, la nuit
  • Impronta
  • Twelve

Zuzendari nagusia: Carlos Acosta

Espainiako ordezkaritza: Ysarca Art Promotions - Pilar de Yzaguirre

Iraupena: 80 m

Sarreren salmenta on line irailaren 28tik aurrera


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana