"Tomiris"

Baiona 2021(e)ko Azaroak 23
  • "Tomiris"

Ibilki 2021 programaren baitan.

Emakume itxura hartzen saiatu den gizonezko bat, pole dance dantzaria; hori da pertsonaia bakarra, eta zuzenean kontatuko dio bere istorioa dantzaikuskizuna ikustera hurbildu den publikoari. Horregatik, pole dance barra bat eta kamerinoko ispilua soilik ikusiko dira taula gainean, eta dantzasaio labur pare bat ere izango dira.

Nagusiki, pertsonaiaren bakarrizketak osatuko du antzezlana. Mendeku zilegiaren gaineko ikuskizuna da Tomiris, pertsonaia bakarrekoa. Indarkeria matxista ardatz nagusi hartuta errealitatea eta fikzioa uztartzen dituen istorioa. Gordin bezain sentsuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia. Iñaki Ziarrustak sortu zuen Bilbon 2010ean AXT konpainia beste antzerki mota bat egiteko asmoz...

Bere lanaren ardatz nagusiak distopia (errealitatea ematen da idealaren erabat aurkakoa den gizarte fiktizio batean) eta antiestetika dira, hala nola euskal antropologia eta tradizioan ikertzea.

 

eke.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaATX Teatroa
  • Data 2021(e)ko Azaroak 23
  • Ordutegia20:30
  • LekuaLuna Negra Kafe Antzokia
    Baiona
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana