Tetraphilla Ensemble: "Ad Maiorem Dei Gloriam"

Bilbao 2021(e)ko Azaroak 24
  • Tetraphilla Ensemble: "Ad Maiorem Dei Gloriam"
    Argazkia: Siroko

Ignazio Loiolakoa XVI. mendeko pertsona ospetsurik nabarmenenetako bat da, zalantzarik gabe. Jesusen Lagundiaren sortzailearen bizitzan zehar egindako ibilbide honetan, bizimodu zirraragarri baten kontakizunean murgilduko dira entzuleak. Ad Maiorem Dei Gloriam (AMDG) Jesusen Lagundiaren goiburua da. Erakundea mugarri izan zen kristautasunaren sorreran, eta eragin handikoa mendebaldearen historian, XVI. mendetik gaur egunera arte. Eta esaldi hori, Ad Maiorem Dei Gloriam, aukeratu du Tetraphilla Ensemble taldeak santuaren figuraren gaineko begirada eskaintzeko. Garai hartako musika eta haren bizitzako gertakaririk garrantzitsuenekin lotutakoa erabiltzen ditu horretarako.

Tetraphilla Ensemblek talde berritzailea proposatzen du: akordeoi mesotonikoa, txirula eztia eta ahots-laukotea. Era berean, XVI. mendeko musika-lanik ederrenetako batzuk aukeratu ditu, besteak beste, J. Anchieta (1462-1523), G. M. de Bizcargui (1460-1528), J. Desprez (1440-1521) eta C. de Morales (1500- 1553) musikagileen lanak.
Aukera paregabea da San Ignazioren garaiko eta hark bisitatu zituen lekuetako musika bikaina entzuteko, nazioarteko kritikak goraipatu dituen musikari ospetsuen eskutik.

Tetraphilla Ensembleko kideek ahots-laukote mistoaren eta akordeoi mesotonikoaren arteko uztarketaren soinu-aukerak aztertzeko asmoarekin sortu zuten taldea. Bide berrien bila, gogoko dituen errepertorioen artean biri erreparatzen die taldeak: antzinako musikari eta musika garaikideari, hain zuzen. Doinu propioaren bilaketa da taldearen bereizgarritasuna, eta, diziplina anitzeko jarrera estetiko ireki baten alde egiten du.

Tetraphilla Ensemble
Sopranoa: Vanesa García
Kontraltoa: Elena Ruiz-Ortega
Tenorra: Cesar Polo
Baritonoa: Jorge Apocada Aisa
Akordeoi mesotonikoa: Ander Telleria
Txirula eztiak: Ana Morgules


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana