Errenteria Film Laburren Jaialdia 2021

Errenteria 2021(e)ko azaroaren 25(e)tik 2021(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • Errenteria Film Laburren Jaialdia 2021

Errenteria Film Laburren Jaialdiak azaroaren 25etik 28ra ospatuko du, aurten, bere 26. edizioa.

Guztira 722 lan aurkeztu dituzte jaialdira. Horietatik 27 dira lehiaketa fasera iritsi direnak eta jokoan dauden 5 sarietako bat eskuratzeko aukera izango dutenak.

Lan hauek, hilaren 25, 26 eta 27an proiektatuko dira Niessen Zinemetan, 19:30ean.

Sari banaketa ekitaldia, berriz, Niessen Kulturguneko auditorioan izango da, igandean, hilak 28, 18:30ean. Irabazle suertatu diren lanak ikusteko aukera izango da bertan eta baita beste jaialdi batzuetan nabarmendu diren bi lan ere: Leonardo Martinelliren ‘Fantasma Neon’ (Brasil) eta Mikel Gurrearen ‘Heltzear’ (Euskal Herria).

 

GONBIDAPENAK:

Sarrera doakoa izango da emanaldi guztietarako baina aurretik gonbidapenak hartzeko aukera dago bide hauetatik:

  • Online: sarrerak.errenteria.eus

  • Lekuona Fabrikan (astelehenetik ostiralera 09:00 – 20:00 / larunbatak 09:00 – 14:30)

Hala ere, ikuskizunaren egunean bertan, 30 minutu lehenago eta espazio berean, gonbidapena lortzeko aukera izango da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana