"Raíces cortadas"

Bilbao 2021(e)ko Azaroak 25
  • "Raíces cortadas"

30eko hamarkadaren hasieran Gorteetan Clara Campoamor-en eta Victoria Kent-en artean egondako eztabaida dakarkigu antzezlanak. Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Egunaren kanpainaren baitan sartzen da ekimen hau, “Matxismoa indarkeria da” lelopean.

Bizkaiko Foru Aldundiak herritarrak gonbidatzen ditu ostegun honetan, azaroaren 25a (Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Eguna), ‘Raíces cortadas’ antzezlanaz gozatzera. Bertan, 30eko hamarkadan Gorteetan Victoria Kent-en eta Clara Campoamor-en artean egondako eztabaida azaltzen da, emakumeen botoaren onarpenari buruzkoa.

Antzezlanera hurbiltzeko asmoa dutenek Campos Antzokiko hitzordu honetarako izena eman dezakete, 18:30etik aurrera, honako helbide honetan: https://www.bizkaia.eus/izen-emate soziala).

Azaroaren 25a, izan ere, Trujillo diktadorearen aginduz Mirabal ahizpak erail zituzteneko urteurrena da. Egun horretan, indarkeria matxista salatzeaz gain, emakumeen askatasuna aldarrikatzen da.

Antzezlana

‘Las raíces cortadas’ izeneko tituluaren azpian ‘Victoria Kent y Clara Campoamor: cinco encuentros apócrifos’ azpi-titulua dago. Jerónimo Lopez Mozok idatzi du testua, eta Ramón Barea aritu da zuzendari-lanetan. Azken horrek antzezlanaren aurkezpen txiki bat egingo du ostegun honetan bertan, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatuarekin batera.

Irene Bau eta Juana Lor dira protagonistak, eta ekoizlea, aldiz, Pabellón 6 (Laboratorio Teatral).

Victoria Kent-ek eta Clara Campoamor-ek eztabaida bizia izan zuten emakumeen boto-eskubideari buruz 31eko Gorteetan, Bigarren Errepublika aldarrikatu berri. López Mozok bi emakume politiko, progresista eta errepublikazale horien memoria historikoa berreskuratu du, emakumeen botoa onartzeko aukeraren aurrean elkarren aurka aritu baziren ere, hainbat ideia partekatu zituztela gogoratuz (ondoren erbesteratuak izango ziren biak).

bizkaia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana