Acosta Danza: "Satori" + Paysage, soudain, la nuit" + Two" + "Twelve"

Bilbao 2021(e)ko azaroaren 26(e)tik 2021(e)ko azaroaren 27(e)ra
  • Acosta Danza: "Satori" + Paysage, soudain, la nuit" + Two" + "Twelve"
    Argazkia: Yuris Nórido

SATORI
Musika: Pepe Gavilondo (1989) – Koreografia: Raúl Reinoso.
Argialdi espiritualerako bidaia irudiztatzen du. Bertan erabiltzen den hiztegiak dantza garaikidea eta balletaren ildoak uztartzen ditu.

PAYSAGE, SOUDAIN, LA NUIT
Musika: Stefan Levin (1964) eta Leo Brouwer (1939) – Koreografia: Pontus Lidberg.
Runbaren bidez, koreografo suediarra kultura kubatarrera hurbilduko da, gure musika tradizionalaren muina baita runba. Leo Brouwerren partituratik abiatuta, Pontus Lidbergek eta Stefan Levinek gaztetasunaren ospakizuna sortu dute, ilunabarren eta egunsentien artean.

TWO
Musika: Andy Cowton (1962) – Koreografia: Russell Maliphant.
Lana ikusgarria da, mugimendu fisikoaren, Michael Hullsen argi-diseinuaren eta Andy Cowtonen jatorrizko musikaren arteko uztarketa zainduari esker. Ilusio optiko bat sortzen dute, eta dantzariaren irudia atmosferan lausotuz doala ikusiko dugu. Carlos Acosta dantzari eta koreografo kubatar ospetsua arituko da Arriaga antzokian.

TWELVE
Musika: Vincenzo Lamagna (1982) – Koreografia: Jorge Crecis.
Kirola, ariketa matematiko bat eta fisikako ariketa bat ere baden dantza-ikuskizuna diseinatu du Jorge Crecis espainiarrak. Hamabi dantzari eta 36 ur-botila agertokian direla, koreografoak ez die ez artistei eta ez publikoari arnasa hartzen uzten, ikuskizunaren hasieratik bukaerara.

Carlos Acostak 2015eko irailaren 28an sortu zuen Acosta Danza konpainia, eta 2016ko apirilaren 8an aurkeztu zuen jendaurrean estreinakoz. Kubako panorama eszenikoaren barruan, konpainiak ildo garaikide bat landu nahi du, ballet klasikoaren garapen teknikoa alde batera utzi gabe. Sortzaileak, lan jakin batean zehaztu nahi izan du urteetako ibilbide profesionalean osatu duen ikuspegi artistikoa. Dantzak Kuban duen garapen zabalaren emaitza da talde artistikoaren sorrera. Herrialde horretan, dantza idiosinkrasia nazionalaren funtsezko adierazpena da, eta ospetsua da bertako artistek oholtza gainean egin duten ibilbidea, balletaren, dantza garaikidearen zein folklorearen alorretan. Errepertorio koreografikoak hainbat egile biltzen ditu: Carlos Acosta, Marianela Boán, Sidi Larbi Cherkaoui, Justin Peck, Saburo Teshigawara, Goyo Montero, Pontus Lidberg, María Rovira, Rafael Bonachela, Miguel Altunaga, Alexis Fernández (Maca), Mickael Marso, Jorge Crecis eta Raúl Reinoso besteak beste.

Acosta Danzak Kultura Ministerioaren eta Arte Eszenikoen Kontseilu Nazionalaren babesa du, eta Londreseko Sadler’s Wells antzokia du koproduktore. Sadler’s Wells Europako agertokirik garrantzitsuenetako bat da, nazioarteko dantzaren egoitza, eta izen ospetsuak lotzen zaizkio, hala nola Sylvie Guillem, Sidi Larbi Cherkaoui, Akram Khan eta Valid Productions. Azken hori, logistika-enpresa bat da, konpainia nazioartean kudeatzeko Erresuma Batuan sortua. Konpainiak aldeko du hezkuntza artistikoko sistema nazionala, urtero kalitatezko dantzariak graduatzen dituena.

Berrikuntzarako, bilaketarako eta esperimentatzeko gunetzat du bere burua taldeak. Kubako artistentzat ez ezik, munduko sortzaileentzat ere zabalik ditu ateak; alegia, koreografo, musikari eta diseinatzaileentzat, artista plastikoentzat eta ikus-entzunezkoen arloko artistentzat. Helburu argia du: gorputzen mugimenduari eta eszenari dagokienez munduan gaur egun jorratzen ari diren ildorik puntakoenekin bat datozen dantza-ikuskizunak egitea. Kubako kulturaren aurkezpen-gutunik eraginkorrenetako bat izan nahi du.

2021ean, konpainia independenterik onenaren Dantza Sari Nazionala jasotzeko hautagai izendatu zuen, Erresuma Batuan, bertako Kritikoen Zirkuluko dantza-atalak.

Zuzendaritza nagusia: Carlos Acosta.
Zuzendaritza artistikoa: Yaday Ponce.
Koreografo egoiliarra: Goyo Montero.
Maistrak: Yaday Ponce, Clotilde Peón eta Verónica Corveas.
Dantzariak: Zeleidy Crespo, Arelys Hernández, Liliana Menéndez, Penélope Morejón, Laura Rodríguez, Deborah Sánchez, Patricia Santamarina, Leticia Silva, Patricia Torres, Javier Aguilera, Enrique Corrales, Yasser Domínguez, Mario Sergio Elías, Brian Gonzáles, Alejandro Miñoso, Marco Antonio Palomino, Maikel Pons, Raúl Reinoso eta Alejandro Silva.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2021(e)ko azaroaren 26(e)tik 2021(e)ko azaroaren 27(e)ra
  • OrdutegiaAzaroak 26: 19:30. Azaroak 27: 19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa18 / 42 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana