"Erradikalak ginen"

Ea 2021(e)ko Azaroak 26
  • "Erradikalak ginen"

Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz.

"Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

FITXA TEKNIKOA

  • Partaideak: Ane Labaka (bertsolaria), Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria)
  • Nori zuzendua: Helduei
  • Iraupena: 70 minutu

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Azaroak 26
  • Ordutegia19:00
  • LekuaFrontoia
    Ea
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana