#FRESKURE Bilbao Fresh Musika

Bilbao 2021(e)ko Azaroak 26
  • #FRESKURE Bilbao Fresh Musika

Bilbon indarra hartzen ari diren talde eta bakarlarien sorkuntza eta lanen erakusleiho izango dugu Bilborock. Ekimen berri honen helburua da musikari amateurrei beren sorkuntzak aretoan erakusteko guneak eskaintzea.

Guztira 4 kontzertu bikoitz izango dira, bana irailetik abendura bitartean: irailaren 17an, urriaren 29an, azaroaren 26an eta abenduaren 10ean. Kasu guztietan 20:00etan hasiko dira.

Urriko, azaroko eta abenduko kontzertuetan parte hartu nahi duten talde/solistek beren proposamenak bidal ditzakete Bilborock-en helbidera (bilborock@bilbao.eus), gaian FRESKURE jarrita eta inskripzio formularioa atxikituta.

Hemen informazio gehigarria eta inskripzio formularioa.

Informazio gehiago, Bilborock-en telefono-zenbakian (944 15 13 06), astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara bitartean.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Azaroak 26
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • Web Bilborock

Non

Euskadi, auzolana