(H)ilbeltza 2021: Leire Ituarterekin solasaldia

Baztan 2021(e)ko Azaroak 26
  • (H)ilbeltza 2021: Leire Ituarterekin solasaldia

Aurtengo iraila eta urrirako (H)ilbeltza luzearen bertze bi ekitaldi eginen dituzte.

Irailaren 18an mahai-ingurua antolatu dute. Pandemia eta literatura uztartuko dituzte, helburua «probetxuzko zerbait ateratzea» dela erran dute. Elixabete Garmendia eta Andu Lertxundi izanen dira mahai-inguruko partaideak eta gidari lanetan Danele Sarriugarte arituko da.

Azaroaren 26an Leire Ituarterekin zinema beltza eta generoari buruz solastuko dira.

(H)ilbeltzako lagunek xehetasun gehiago emanen dituzte datak hurbildu ahala, baina jendeari hitzorduak agendan apuntatzeko eskatu nahi diete.

erran.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana