Olatz Salvadorren kontzertua udagoienekoostera.eus webgunean

Ondarroa 2021(e)ko azaroaren 26(e)tik 2021(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • Olatz Salvadorren kontzertua udagoienekoostera.eus webgunean

Udagoieneko Ostera Hegan 2021ekimenaren barruan.

Azaroaren 26tik 28ra Olatz Salvadorren kontzertua doan ikusteko aukera egongo da udagoienekoostera.eus webgunean, ostiral eguerdiko 12etatik aurrera.

Olatz Salvador abeslariak bere azken lana, Aho uhal, aurkeztuko du Ondarroako Pasealekuan grabatutako kontzertu ikusgarri honetan. Leku eder bezain enblematikoa da hau, berton egon baitzen kokatua Saturraranareko emakumeen kartzela, non 1937 eta 1944a bitartean 4.000 emakumetik gora egon ziren gatibu oso baldintza gogorretan.

Olatz Salvadorrek bi lan argitaratu ditu: zintzilik eta aho uhal, eta azken honekin muga guztiak hautsi ditu, sekulako arrakasta erdietsi baitu, bai Euskal Herrian zein hemendik kanpo.

Kontzertu berezia izango da hau, ezbairik gabe, emozio eta sentiberatasunez betea, Olatzen berezko musika gozo eta eztiak paisaia ezin ikusgarriagoa izango baitu lagun.

topagunea.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana