Titirijai 2021 jaialdiaren barruan.
Munduko zinemarik txikiena iraultza batean murgilduta dago. Pertsonaia bizidunek matxinatzea erabaki dute, eta PUCK karabana txikiko pantailatik irtetea ikusleen artean barrabaskeriak egiteko. Animalia fantastikoak, munstroak, alegiazko izaki txikiak, erraldoiak, haur ameslariak, mamuak eta intsektu bitxiak, denek kalea inbadituko dute eta eszenatokitzat hartu, euren istorioak zuzenean azaltzeko.
Bi dimentsiorekin ez dute nahikoa! Jolasak mundu handiago bat behar du, eta baita ere irudimen handiko eskuak eta dena egia bihurtuko duten adimen irekiak. PUCKeko koadrila osoa badator mundua hankaz gora jartzera, euren jolasetan proposatzen dizkiguten abentura bizidunak bizitzera, gu geu ere bat gehiago bihurtuz euren koadrila mugagabean.
Imajinatu nahi eta ahal dugun bezain mugagabea.