"Baginen Bagara. Emakume Artistask: Ikusgarritasun(ez)aren logikak"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko azaroaren 27(e)tik 2022(e)ko martxoaren 13(e)ra
  • "Baginen Bagara. Emakume Artistask: Ikusgarritasun(ez)aren logikak"

Ordutegia:

Abenduaren 22tik urtarrilaren 9ra, 10:00-20:00. Abenduaren 21ean, 24an eta 31n, 10:00-14:00. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean museoa itxita egongo da. Museoa zabalik egongo da urtarrilaren 6an, betiko ordutegian: 10:00-20:00.

 

Baginen. Pintoreak, ehungileak, zeramikagileak, eskultoreak, ilustratzaileak, jostunak… Beti izan dira sorkuntzan lan egin duten emakumeak. Aldiz, gutxi izan dira Artearen Historiak aitortu dituenak. XVIII. mendetik, diziplina sortu zenetik, gabezi honen arrazoiak emakumeen ezaugarriei atxiki nahi izan zaizkie, biologiarekin lotuz: sortzeko ahalmena umeak izatean joaten zitzaiela argudiatuta, edo natura emozionalekoak izanda, arrazoiaren bikaintasunera iristeko ezintasuna zutela baieztatuz.

Azken urteotan, ordea, emakume askok egindako lanak ezagutzera eman dira, eta “emakumeen arazotzat” hartzen zena, “Artearen Historiaren arazoa” dela argi geratu da. Beraz, zeintzuk izan dira emakumeak baztertzera eraman duten Artearen Historiaren logikak? 

Logika horien barnean museoek eta bilduma publikoek paper esanguratsua betetzen dute. Haiek dira artista batzuen ikusgarritasuna bermatu eta ikerketa bultzatu dezaketenak; aldi berean, haiek dira diskurtso kanonikoak berresteko edo zalantzan jartzeko ahalmena dutenak ere. Mendeetan diskurtso patriarkalaren parte izan ostean, museo asko ari dira egun sistema horretan bete duten rolaren inguruan gogoeta egiten.


Bagara. Berrikuspen honen barnean kokatzen da erakusketa hau. San Telmo Museoa eta Gipuzkoako Aldundiaren bildumetatik abiatuta, emakumeek egindako lanak jaso, erakutsi, eta hauetako asko ezezagun izatearen zergatietan hausnarketa bultzatu nahi dugu. Horretarako, proiektuan zehar hainbat aspektu eta esparru ezberdin arakatu eta aurkezten ditugu: bildumaren eraketaren nolakotasunak, arte sistemaren legitimazio arauak eta moduak, hezkuntza eta profesionaltasunaren arteko talkak, arte sistema eta historiografiatik euren lana baztertzeko erabilitako tresnak eta sor daitezkeen genealogia berriak. Ez omen ginen artearen historian, baina bagara; ez omen ginen museoetan, eta bagara.

Bisita gidatuak

Publiko orokorrarentzat programatutako bisitak:

  • astearteak: 10:30 (cas), 19:00 (eus)
  • larunbatak: 10:30 (eus), 19:00 (cas)

Bisita gidatuak doakoak dira, baina museorako sarrera eskuratu behar da. Bisitarako lekua aurrez behar da webgunearen bidez behar da webgunearen bidez (abenduaren 4tik aurrera).

Eskolentzat eta aisialdi taldeentzat, hitzordua hartuta: 943 48 15 61, stm_erreserbak@donostia.eus

Erakusketa irisgarria

Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkarteari esker.

Zeharkako begiradak

Ezagutu Baginen Bagara hainbat protagonistaren eskutik. Bisita gidatu bereziak begirada berezi batetik.

Jarduerak

2022ko martxora arte, museoak hainbat jarduera antolatu ditu erakusketaren inguruan: hitzaldiak, zinema, haurrentzako tailerrak... Kontsulta ezazu Baginen Bagararen agenda osoa.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana